inprimatu
Guillaume Copentipy Donoztiri ta Donamartiriko apez zena
Izenburua:
Guillaume Copentipy Donoztiri ta Donamartiriko apez zena
Sinadura:
P.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1334.zk.
Orrialdea:
7

Guillaume Copentipy Donoztiri ta Donamartiriko apez zena

 

P.B.

 

 1

 

 Nor ez gare bada harritu berria denean zabaldu

 Uste gabian hain maite ginuen artzaina dugula galdu

 Nor ez zen kontent hain alegera ikustia gure ganat heldu

 Gu nigarretan utzirik denak herioak dauku bildu.

 

 2

 

 Herioa zoin gauza iluna zahar ala gaztean

 Nork pentsa zagoela gorderik zure etxeko atean

 Ez da gezurra dela etortzen bardin gutien ustean

 Pena handia daukuzu eman guhaur bakarrik uztean.

 

 3

 

 Jainkoak badazki nolako diren gu herritaren auhenak

 Ikusten ere gu guzientzat ibili ditutzun lanak

 Eta guk berdin asko alditan eman dauzkitzugu penak

 Urrikal zaite beste mundutik eta barka guri denak.

 

 4

 

 Nork erran orai hemen xaharrak gelditzen garela uros

 Heriotzea gogoan gaude egunaz ala gau oroz

 Zuri ginauden, erretor ona, beti amodio beroz

 Erixaharren kontsolatzeko zu bezelakoa nun eros.

 

 5

 

 Zinen artzain go artaldea ongi sinetsi bagina

 Zu zinela zu Jainko ordaina gure salbatzeko jina

 Errotik apez elizan eta kanpoan denekin berdina

 Zinez guk behar bezelakua zinen, guretzat egina.

 

 6

 

 Etzaitugu ez ahantziko goraki erran dezagun

 Guretzateko amodioa aise zinuen ezagun

 Lagun on batek zaukun erraiten mintzo ginelarik egun

 Apez hoberik nun nola kausi mundu zabalean nehun.

 

 7

 

 Nere bertsu hauk onhar, baitzinen zu denendako hain ona

 Zure konpainian gu egonen ginen gaua ala eguna

 Irri egiten zinuen maite, ez zinen segur xauxuna

 Aiherkundea hastiro bainan hanbat maite batasuna.

 

 8

 

 Zu herritarra, zato lot gaiten haren eman bideari

 oinbertze aldiz erran daukuna: jarraik beti otoitzari

 da harentzat urikalmendu zeruko Ama onari

 diets dezan zeru ederra arimak salbatu sari.

 

 9

 

 en bertsu bat behar dut eman, huntan zaitugu utziko

 gare jauna beldur zuk hortik gaituzula ahantziko

 gaituzu zure otoitzez zeruan sar-araziko

 geru eta saindu artean zurekin hor bizitzeko.


inprimatu