inprimatu
Donadoer
Izenburua:
Donadoer
Sinadura:
P.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1329.zk.
Orrialdea:
5

Donadoer

 

P.B.

 

 1

 

 Trixterik nauzu hasten bertsuen kantatzen

 Nahiz nere ahalaz ez naizen bantatzen

 Bazter orotan ez da besterik aditzen

 Ainitz gazte zaukula donado gelditzen.

 

 2

 

 Toki orotan bade asko gazte zahar

 Mundua hol'ikusiz, nork ez egin nigar

 Zer bilakatuko da herri gaixua bihar

 Andrerik gabe nola dire bizi behar?

 

 3

 

 Bertsua eder baita zahar ala gazten

 Entzun gatik frangotan zerbait nahi ezten

 Sakramendua on da gizon ta emazten

 Apezak ez du hola sosik irabazten

 

 4

 

 Bertsuetan naiz hasi esplikatu nahiz

 Tronpa beldurrez daude horietan ainhitz

 Andreak etxea beztitzen baitu asko aldiz

 Oiloņoa eltzetik igandetan jaliz.

 

 5

 

 Mutil bezenbat neska sortzen da munduan

 Behar dutenak bizi lanari guduan

 Hiru hamar urteak iragan ondoan

 Oro ezartzen ditut zaharren gradoan.

 

 6

 

 Kausitu,izan dugu mile plazerrekin

 Ama zen sukaldean alaba batekin

 Aita zela kanpoan lanean semekin

 Ederragorik baden nahi nuke jakin.

 

 7

 

 Herria ari zaiku nexkatxez arintzen

 Nunbait bizi beharrez hiriak tu biltzen

 Mutil senton haitarik ez zaie hurbiltzen

 Nor estona direla holaxe gelditzen?

 

 8

 

 Zenbat nexkatxa pollit haiduru daudela

 Orok badute andre on baten modela

 Zaharra gaztiarekin ezkonduz horrela

 Ez dude kupleņoa gazte litakela.

 

 9

 

 Bertsu hatik eman tut gogoak emanik

 Ez dut uste in dugun ez nehori minik

 Ikasi izan dugu xaharrer entzunik

 Ezkontzeko ez dela tatsatu adinik.

 

 10

 

 Huntan finitzen dugu erranez adio

 Bertsu hauk eman gatik badut amodia

 Hola behar baitugu guk salbatu gio

 Hortako samur gaiten ez du ez balio.


inprimatu