inprimatu
Laborantzaz
Izenburua:
Laborantzaz
Sinadura:
P.-L. Oztibartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.-L. Oztibartarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1544.zk.
Orrialdea:
5

Laborantzaz

 

P.-L. Oztibartarra

 

 1

 

 Gogoetan nahi naiz hasi laborantzaz

 Eta partikulazki Euskal-Herrikoaz

 Ainltzak griņatuak dirade geroaz

 Gaur guk egiten dugun lanaren balioaz

 Halere egon gaiten beterik kuraiaz.

 

 2

 

 Azken urte hoietan izan da aldamen

 Zaharrek erten dute etzen hola iehen

 Orduan laborari izaiteko hemen

 Behar zen ongi jakin dailuain mehatzen

 Orai aldiz ikasi konduen egiten.

 

 3

 

 Gizonaren lekua tresnak baitu hartu

 Horien saltzaleek eiten dute tratu

 Salbu sariak behar nunbaitik fornitu

 Kabalen prezioak ez dira segitu

 Gure buruzagiak nun dira ohartu?

 

 4

 

 Betitik euskaldunak kabalak tu hazi

 Denboran zonbait zaldi eta behi hezi

 Hargatik ez dugu guk hau behar ahantzi

 Kabale hoik direla urosago bizi

 Lana utzii geroztik biltzen dute zitzi.

 

 5

 

 Hemen dugun aroa da partikularra

 Udan ez idorterik bakan da elurra

 Negua labur eta goizik primadera

 Hortakotz da kanpoa perde ta ederra

 Milesker Jauna hemen utzirik sortzera.

 

 6

 

 Ez dezaket segitu hauxe erran gabe

 Errecart jauna izen dugula, beharre

 Haren laguntzarekin partitu girade

 Tenore zeno ainitz gauze egin dire

 Horren orhoitzapena atxik betiere.

 

 7

 

 Gizon horrek batzutan zuen kontrario

 Berdin laborarietan, nork konpreni dio?

 Salbu denborak eman dako bai balio

 Gero harentzat denak ari laudorio

 Ondotik mintzatzea baita aiseago.

 

 8

 

 Etsenplu ederra da oraiko jendentzat

 Bizia igatu du osoki bertzentzat

 Ber gauze pentsatzen dut Pitrau zenarentzat

 Zer ez du hunek in menditarrentzat?

 Goizegi holakoak joaiten guretzat.

 

 9

 

 Horien segitzeko behar de bermatu

 Sail berari loturlk beti borrokatu

 Batasunen medioz gore lana zaindu

 Bide zuzena beti behar de segitu

 Kritikan bizi denak denbora galtzen du

 

 10

 

 Esperantzaz beterik goazen aintzina

 Oral arte bezala guretako lana

 Ixtantean beharko omen du fortuna

 Zeren gure eskuan ditakela mana

 Petrolaren indarra dugula nork asma?

 

 11

 

 Pentsamendu bat orai nik artzainendako

 Horiek ere dute arrengura frango

 Mendirat joaitea dute errexago

 Bide ederrak bainan ezantza kario

 Ez lotsa eta atxik bortua zuendako.

 

 12

 

 Desiratu nahi dut nik bururatzean

 Urte onak lin diten gure laborantzan

 Ondoko seriosak gure gazteetan

 Zaharren kontseiluer behatuz artetan

 Ez baitira ikasten denak eskoletan.


inprimatu