inprimatu
Jutsiko ihizlarier
Izenburua:
Jutsiko ihizlarier
Sinadura:
P.-L. Herritarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.-L. Herritarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1531.zk.
Orrialdea:
5

Jutsiko ihizlarier

 

P.-L. Herritarra

 

 1

 

 Larrazken undar hüntan egin dugu irri

 Hortaz nahi dautzuet eman zerbait berri

 Jutsi karraskan lotu da ihiziari

 Eta partikulazki bas-urde hoieri.

 

 2

 

 Duela hamar urte baitzen hastapena

 Pillek orduan zuen kalitu lehena

 Geroztik harma hoiek egin dute lana

 Aurten ere airoski hil dute dotzena.

 

 3

 

 Arto-biltze pundua hurranduxea zen.

 Noiz-ta Arņo Arrasi harriturik baitzen

 Haren alor ederra funditua zuten

 Alta ber'ustez ongi zerratua zuen.

 

 4

 

 Segidan egin zuen armadari oihu

 Zakur eta gizonak laster ziren bildu

 Denen arte mendia ere inguratu

 Eta bi urde polit zuzten eskuratu.

 

 5

 

 Igande goizņo batez Babatze lepoan

 Hamar basurde ziren agertu lerroan

 Han ziren tirariak jenatu hautuan

 Bakarrik biga ziren gelditu lurrean.

 

 6

 

 Ondoko egun batez gur'auzo herrian

 Bederatzi basurde Bunuz Errekaldian

 Promenan ari ziren goizaren erdian

 Irriak sartu ere heier atsaldean.

 

 7

 

 Bunuztarrek lagunduz ibarlarrek ere

 Bederatzitarik bortz orduan hil dire

 Batasun ederra zen, Gora Oztibarre!

 Elgar entzuteak du segurki botere!

 

 8

 

 Beren saila segituz badoaz aintzina

 Ez dote azken hitza oraino errana

 Beharrik hor baitute Kaiet kapitaina

 Eta Taio zaharra zakur hoberena.

 

 9

 

 Biziatu dirade, beti handiago

 Erbiez ez eskerrik lapinez gutiago

 Beldur naiz partituko direla oraino

 Elefant'ihizirat Afrikaradino.

 

 10

 

 Hauxe ere nahi dut zueri kondatu

 Urtatse arratseko bazela moimendu

 Ihizlari andreak tuzte gomitatu

 Holakorik ez dugu ardura aditu.

 

 11

 

 Presidenta goretsiz dut gaur bururatzen

 Batasuna herrian baitauku xerkatzen

 Auzo herriekilan ongi akomatzen

 Ber bidea segituz dugula laguntzen.


inprimatu