inprimatu
Erretor maiteari
Izenburua:
Erretor maiteari
Sinadura:
P-I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P-I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1324.zk.
Orrialdea:
3

Erretor maiteari

 

P-I.

 

 1

 

 Gure Erretor maitea,

 Jakobe Etchegoyen,

 Nolako gizona zinen

 Ohartu gira hemen.

 Gure gogoen berriak

 Zinituen senditzen

 Eta ele alfer guti

 Zen zutarik jalgitzen.

 

 2

 

 Guziak ditu hunkitu

 Lure pesai laburrak,

 ierriko gizon, emazte,

 eta lehenik haurrak.

 Gogorat heldu zerauzkit

 Zure solas zuhurrak,

 Zure hitzak beti ditu

 Sokorritu uzkurrak.

 

 3

 

 Gizonaren barnean da

 eskasa eta herra,

 Aise gainetik behera

 egiten dugu lerra.

 Zuk abilki erakutsi,

 zeren giren minbera,

 Jesusekin itzul gaiten

 maitatzeko aldera.

 

 4

 

 Nor ez da hortaz ohartu

 apez saindu bat zela.

 Ez dauku ainitz galdatu,

 hain zen ezti, umila.

 Apez saindu hoi galdurik

 Gaude gu herri hila,

 Galdez holako ordain bat

 zintzo eta ixila.

 

 5

 

 Jakobe, artzain kartsua,

 penetan gira sartu,

 Egun zure aldatzeak

 Makea baitu hustu.

 Sei urtez gaitutzu denak

 herri huntan maitatu,

 Agian Jainkoak zaitu

 segidan saristatu.


inprimatu