Andra Fabiola, asko poztuta
Pujana, Basilio
1
Andra Fabiola, asko poztuta
Zure ezkontzaren barriak,
Sakonetikan agurtzen zaitu
Biotzez Euskalerriak.
Bere barruko poza artuta
Diņotsu bertsolariak,
Opa deutsula bide zuzena
Ta zorion ugariak.
2
Jaiotzaz zara birtutearen
Itxaso baten jausia;
Zorioneko emakume bat
Argitasunez azia.
Zure gaiņera jatzi da orain
Errege baten grazia,
Maitasun eta apaltasunen
Birtutez irabazia.
3
Mundu oneetan jatorriz dogu
Atsekabe ta samiņa;
Au gozotzeko ezta naikoa,
Mundutarren alegiņa.
Erreguz gagoz, Zerutik lagun
Izan dagizun Birjiņa;
Bere laguntzaz izan zaitezan
Benetako erregiņa.
4
Beljika sarri isuri dozu
Negar malko ta odola;
Emakume au izan daitela
Zure Aingeru Jagola.
Birtute utsa artua dozu
Erregintzat Fabiola,
Izarra legez dizdiratsu ta
Maitasuna dariola.
5
Kriston aginduz Apostaluak
Egin ebien antzera;
Errege jauna ikasten doia
Erdera eta euskera.
Eta ori da uda aldean
Etorteko Zarautzera.
Zuek artzeko pozez gagoz ta
Etorri zeuen etxera.