Agurrezko bertsoa
Pujana, Basilio
Puj.
Gure artian sarri izan dira
Samiņak eta illunak
Zorionean poz apurtxo bat
Badeusku gaurko egunak
Ume txikia poztuten dunez
Amaren berba bigunak
Zuen biotzak poztu daizala
Guk emen esangogunak
Ondo etorriak izan zaiteze
Orain emen zagozenak
Epaikariak Obispo jaun ta
Bai beste entzule danak,
Agur gozo ta besarkada bat
Opa deutsue Pujanak
Ta Jaungoikoak gorde zaizela
Biotzeko euskaldunak.