inprimatu
Urrunako Errezil saria
Izenburua:
Urrunako Errezil saria
Sinadura:
Pruden
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pruden

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1755.zk.
Orrialdea:
5

Urrunako Errezil saria

 

Pruden

 

 1

 

 Urruņan bizi ukan ditugu

 Oren beteak ametsez

 Ez dira segur ustelak izan

 Hazia-koen usteak

 Hamazazpi kantari

 Zinezko bertsolari

 Neska ta mutil gazteak

 Nolako poza bertsolaritza

 Goiti doala ikusteak.

 

 2

 

 Goizetik ziren gogotik hasi

 Guretzat zer oparia

 Gai zailak ere aise jorratzen

 Eta ez galtzen haria

 Eta nola ez harri?

 Ez dea miresgarri

 Ta abantxu miraria?

 Urruņan zenak gogoan duke

 Aurten Errezil Saria.

 

 3

 

 Zenbait urtetan gure mintzairak

 Jasan ditu une hitsak

 Orain hats berri eta fresko bat

 Emaiten bertsolaritzak

 Goxatzeko giroa

 Argitzeko geroa

 Ez dezala ez jan sitsak!

 Haize arrotzak ez tu agian

 Eramanen haien hitzak.

 

 4

 

 Goizeko saio hura joan zen

 Molderik hoberenean

 Hanbat ximiko egin ziguten

 Bihotzaren barrenean

 Zein ziren hoberenak

 Haiti onak ziren denak

 Ta hautatzeko unean

 Zortzi harturik bederatzi on

 Utzi behar bazterrean.

 

 5

 

 Bazkal ondoan ireki zuten

 Itsas Mendi-ko atea

 Eta segidan zinema sala

 Han zen mukurru betea

 Apirilak zortzia

 Ez dugu ahantzia

 Gaindituz gure ustea

 Helduen mailan ikusi dugu

 Bertsolaritza gaztea.

 

 6

 

 Arratsaldean zortzi gazteak

 Zein aires eta bizi

 Aise iragan zituzten trabak

 Kartzelako gai ta guzi

 Xapela zen bakarra

 Buru baten beharra

 Sobera ziraden zortzi

 Egun horretan Azpeitiako

 Eguskitzek irabazi.

 

 7

 

 Ikastolako haurrek ondoren

 Egin zuten beren lana

 Bertso sorta bat eskaini asmoz

 Bait zetozen guregana

 Bertsolari airosak

 Euskararen larrosak

 Ta gure itxaropena

 Ezin dut titi kantatu gabe

 Merezi duten omena.


inprimatu