inprimatu
Alegerat gaiten mendietan
Izenburua:
Alegerat gaiten mendietan
Sinadura:
Pottolo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pottolo

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
412.zk.
Orrialdea:
6

Alegerat gaiten mendietan

 

Pottolo

 

 1

 

 Jainko maiteak emanik badut

 jite bat maitagarria:

 Ene entzuten choraturikan

 hor daukat Eskual-herria.

 Kantu zaharren eta berrien

 kantatzea dut loria:

 Goiz-arrats kantuz ari naiz nola

 primaderako choria.

 

 2

 

 Lehen kantua kantatu nuen

 denborak ditu, haurņoan!

 Gocho-gochoa nindatukala

 

 ene amattok alzoan...

 Geroztik hunat ametsetarik

 kantua daukat gogoan

 Gau eta egun, lanean ere.

 kantu eginez bakean.

 

 3

 

 Erie kantua entzun orduko

 ni ganat laster jendeak...

 Ene kantuak choratzen ditu

 ardura aditzaileak:

 Laudorioka, eskuak joka.

 hor ari dira guziak

 Oihu eginez: ĢEz dite parerik

 Eskuatdunen kantariak!ģ

 

 4

 

 Kantu eginez taudatzen dut nik

 Jainkoaren ontasuna;

 Kantu eginez kontsotatzen dut

 trichte nigarrez dagona.

 Kantu eginez ahantz-arazten

 dakot zorigaitz ilhuna.

 Solas ederrak baino hobeki

 kantua baita entzun.

 

 5

 

 Ene denbora holache doa

 kantu eginez bidean:

 Jainko Jaunari galde bakar hau

 kantatuz ardurenean:

 ĢEne egunak alegeraki

 bururatzen direnean.

 Onets dezazu kantuz sar nadin

 zure zeru ederrean.


inprimatu