inprimatu
Aupa Ondarrabitarrak!
Izenburua:
Aupa Ondarrabitarrak!
Sinadura:
Potorro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Potorro

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
183.zk.
Orrialdea:
[30]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aupa Ondarrabitarrak!

 

Potorro

 

 Rau! Rau! Rau!

 Airoso datoz arraunian

 Rau! Rau! Rau!

 Berdez jantziak amalau!

 

 I

 

 Milla bederatzieun

 Iruogeita seian

 Kantabri'ko itsas-erri

 Donosti zarrian

 Bost arrauntari-talde

 Beren treņerian

 Gogorr jokatu ziran

 BANDERA naian.

 

 II

 

 Igande eguerdi artan

 Zan ikustekua

 Igeldo, Santa Klara

 Eta Gaztelua.

 Larfri zegon gendea

 (Momentu estua)

 Treņerak irtetzeko

 Ba-zuten ordua.

 

 III

 

 Jurado'ko ikurriņa

 Eratxitzeakin

 Sartu zuten arrauna

 Danak berdin berdin

 Aparra sortzen zuan

 Arraunketarekin

 Balizetan gertatu

 Ziran alkarrekin.

 

 IV

 

 Lujambio'k orduan

 Oju egin zuan:

 "EUSKAL-ERRI guziak

 Gaur ikusi dezan,

 Jo eta su!, mutillak,

 Ekin iņalean!

 Orain jakingo ditek

 Geiago zein geran".

 

 V

 

 Ta rau! egiņaletan

 Igesi dijua

 "GUADALUPE-KO AMA"

 Gure treņerua

 Bizi-bizi albotan

 Arraunen orrua

 Popaidean dularik

 Artu olatua

 

 Rau! andik Rau! emendik

 "BERDIAK" aurretik

 Rauta rau! Rau eta rau!

 ONDARBITARRA dek au!

 


inprimatu