inprimatu
Bozeri buruz
Izenburua:
Bozeri buruz
Sinadura:
Pindar (gazte)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pindar

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
859.zk.
Orrialdea:
2

Bozeri buruz

 

Pindar (gazte)

 

 1

 

 Bada egun hautan haro

 Kanpoan ez dela bero.

 Napar, Lapurdi, Xubero

 Gaude hozturik, petzero...

 Gaztek ihes lerro-lerro...

 Nola debru bizi gero?

 

 2

 

 Gure makur handienak

 Parisek dauzku eginak.

 Nausituz geroz Kaskoinak,

 Nun dira gure gizonak?

 Aspaldi jo du orenak

 Atzar gaiten, Eskualdunak!

 

 3

 

 Huna nun zaukun hurbildu

 Elikopterez Pompidou!

 Hau zerutik jautsi ordu,

 Lausenguak ez ixildu:

 «Karlos handiak behar du

 Hemen gaindi boza bildu!...»

 

 4

 

 Christiane Etchalus Iruñan

 Egon da nahi-gabetan.

 Polizaren eskuetan

 Ez zen ari fandangotan!

 Hura dut bai lorietan

 Hautatuko nik bozetan!

 

 5

 

 Ximun Haran pilotari

 Da Hendaian bolikari.

 Karriketan, polizari,

 Ez da usu irriz ari!...

 Bozetan, agian sarri,

 Nausituko da deneri!

 

 6

 

 Guhaurri ez egin uko:

 Hola gira salbatuko!

 Hego alde fuera Franko,

 Ipar alde beste frango...

 Behar da zerbeit holako,

 Zazpiek bat egiteko!

 PINDAR gazte,


inprimatu