inprimatu
Battitta Xuberotarrari
Izenburua:
Battitta Xuberotarrari
Sinadura:
Pierra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pierra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2081.zk.
Orrialdea:
3

Battitta Xuberotarrari

 

Pierra

 

 1

 

 "HERRIA" nuelarik gostuz irakurtzen

 Bat batean hasi nauk zerbaiti ohartzen

 Xuberotik bertsiak eni buruz heltzen

 Enikan holakorik sekulan asmatzen.

 

 2

 

 Battitta hiri bahut segidan pentsatu

 Gure adixkidantza ez duk atzo sortu

 Halere behar deiat bihotzez aitortu

 Hire egitateak nuela hunkitu.

 

 3

 

 Hire orhoitzapena, oi, aspaldikoa

 Jutsitar hintzalarik gazte mutikoa

 Osagarria galdu hogoi urtekoa

 Bainan hire kuraia denen gainekoa.

 

 4

 

 Izura eta Jutsi dituk ezagutzen

 Horgo berriez beti oso intresatzen

 Onak direlarikan dukek plazer hartzen

 Maleruski bertzerik ere duk agitzen.

 

 5

 

 Milesker bihotzetik Battitta maitia

 Ezin heldia diat hire ikustia

 Xuberoan Altzükün baihaitz kokatia

 Osagarri, kuraia, oi adixkidia!


inprimatu