inprimatu
Marokako berri
Izenburua:
Marokako berri
Sinadura:
Piarres Zuraidarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarres Zuraidarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
315.zk.
Orrialdea:
3

Marokako berri

 

Piarres Zuraidarra

 

 1

 

 Ikhusirik gure kaseta «Herrian»

 Zela faltaturik chakurra Iholdi herrian,

 Abertitzerat heldu naiz orai berian,

 Arrestatua dela Algeriako frontierian.

 

 2

 

 Chakur gaichoa, tripa errainetan,

 Zabilan gure ondotik malobretan,

 Bizia irriskuan, balen aintzinean;

 Altchaturik izan da gure kamionian.

 

 3

 

 Hura inn behar da marka guziekin,

 Izan trankil, ongi baita gurekin!

 Ekarriko baitugu, horrat jitearekin.

 

 Orduan inen dugu besta jabearekin!

 

 4

 

 Kontsolaturik ditake, jakitearekin

 Ungi drezaturik dagoela soldadoekin.

 Ihizi ederrik bil dezake harekin,

 Gibelerat orduko dituzken bi urthekin.

 

 5

 

 Huntan gelditzen naiz aldi huntako,

 Jendek izanen baitute asko erraiteko,

 Soldado horiek ez dutela deus egiteko!...

 Gure agurrak halere Eskual-herriarendako.


inprimatu