inprimatu
Nunbaitik ikusiz
Izenburua:
Nunbaitik ikusiz
Sinadura:
Piarre, Otto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarre, Otto

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1645.zk.
Orrialdea:
5

Nunbaitik ikusiz

 

Piarre, Otto

 

 1

 

 Norbaitek igorri daut bihotz-altxagarri

 Azau bat kantu eder zahar eta berri

 Kantarazi dituzte Marticorenari

 Deitura hortan gordez Erramun Otsobi

 

 2

 

 Erramun hiri diat kantu hau emaiten

 Urrundik adi nezak: Biba hi! erraiten

 Biba bi zeren baituk Baigorri goresten

 Aspaldi maite dudan aire bat altxatzen

 

 3

 

 Jainkoak manatua atxikimendua

 Arima herratuak hori dik galdua

 Lur huntan berean duk gozatzen zerua

 Bihotzez maite baduk hire sor-lekua.

 

 4

 

 Sortzean etxekoak hiltzean Jainkoa

 Hori duk amodio baitezpadakoa

 Errotik loreraino izerditzekoa

 Herriak emanen dauk negu-gabekoa.

 

 5

 

 Ikusi dudalarik Iparla hoin xuri

 Enetzat bihotzean sartu uda-berri

 Ikusiz amentsean zer bi loretegi

 Baigorrin Bastida'ta Bidarrain Ganharri.

 

 6

 

 Kanta'zak beraz kanta, kanta'zak Erramun

 Kanta'zak irratian ahal bezain urrun

 Herritik kanpo gituk hoinbertze euskaldun

 Eskuaraz kantatzea ahantz ez dezagun.


inprimatu