inprimatu
Mattin eta Xalbador gaizoeri
Izenburua:
Mattin eta Xalbador gaizoeri
Sinadura:
Piarre, Otto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarre, Otto

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1252.zk.
Orrialdea:
5

Mattin eta Xalbador gaizoeri

 

Piarre, Otto

 

 1

 

 Kantu hauk igortzen ditut,

 Mattin eta Xalbadori,

 Nitaraino heldu baita

 direla nigarrez ari,

 biek omen egin dutela

 oihu ezin-bertzear,

 urrun bizi dituzten semez

 bihotza dutela eri.

 

 2

 

 Sort-herritik kanpo joanak

 munduan zonbat Eskualdun!

 Nik, heietan, nahi nuke

 izan guzien oihartzun.

 Oro gira norbeiten seme,

 norbeiten amodiodun;

 Ez dugu ez guk ere, segur,

 nigarra ardura urrun.

 

 3

 

 Mattin eta Xalbadorrek

 diote ezin-bertzea,

 hori dela, mundu huntan,

 Eskual-Herriko legea;

 Ez, ez, jaunak, bada bertzerik,

 dena baita aitortzea,

 soberentzat Eskual-Hernia

 kukiaren ohantzea.

 

 4

 

 Xuka nigarrak eta jo!

 Mattin, Xalbador, maiteak;

 Atxik oso eta garbi,

 Eskual-Herrian gureak.

 Oro gaitu azkar ibiltzen

 Eskualdunak izaiteak,

 dakiguno leial daudela

 gure herritar aldeak.

 

 5

 

 Denentzat izan da beti

 Maiatz bezenbat Abendo.

 Hil-ondoko zorionak

 lur hautan egiten erro.

 Bere haurren aitatu dena

 arranguran bizi deno,

 haurrarentzat sort-etxea dago

 zeruaren iduriko.


inprimatu