inprimatu
Bidarrai
Izenburua:
Bidarrai
Sinadura:
Piarre, Otto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarre, Otto

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1795.zk.
Orrialdea:
4

Bidarrai

 

Piarre, Otto

 

 1

 

 Mixelengo zubia, zubi famatua

 Hori dugu ardura lehen kantatua.

 Joanden astean zauku jin artikulua

 Bidarraikoa dela orai aipatua

 Josteta an dela han ere debrua.

 

 2

 

 Gehiago ez dute apezek xapelik

 Haizeak ez omen du deus egitekorik

 Erromanoek egin zubi zaharretik

 Gure asto zaharrek ez zuten lanjerrik

 Ez eta asto zainek debruen beldurrik.

 

 3

 

 Behi-orgen ondotik jin ziren autoak

 Batzu bertzeak baino zabalagokoak

 Zubi hertsian ziren oinezko gaizoak

 Noizbait hortako ziren izan ur-jokoak

 Manez eta Ximunen, bien artekoak.

 

 4

 

 Oral ederra dugu, zubi berriari

 Karga altxatzekoa urerat erori

 Debruaren gain dute emaiten lan hori

 Eta ni gogoeta bertzela naiz ari

 Sorginak ote diren berriz ere bizi?

 

 5

 

 Iparlan an dira lurraren ikertzen

 Nago ez ote diren soberasko sartzen

 Lehen aditua dut zaharrek erraiten

 Meridi hortan zirela laminak gordetzen

 Sorginak laminekin dira kurutzatzen.

 

 6

 

 Sorgin eta laminak debruaren mutil

 Ez ziteztela heien beldurrez erabil

 Bidarrain bada beti aski gizon bipil

 Erromanoak bezain azkar eta xotil

 Ukanen dute noizbait denentzat nun ibil.

 


inprimatu