inprimatu
Bidarrai
Izenburua:
Bidarrai
Sinadura:
Piarre, Otto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarre, Otto

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1265.zk.
Orrialdea:
7

Bidarrai

 

Piarre, Otto

 

 ERREPIKA:

 

 Bidarra! Bidarrai!

 Menditto eta zelai

 Jainkoak egina eder eta alai

 Etxe xuriz lore

 Jojategien pare

 Bidarrairik ez da bertze nihun ere!!

 

 2

 

 Abraham, Izai, Jeremi eta ere Matusalen

 Profetak ibiliak dira bazterretan ikusten;

 Eta nik ez dut sineste beharrik zutela aitortzen

 Hartzamendirik ez zela Judean ez Jerusalemen.

 

 3

 

 Iparlaren sabeletarik sortua ur xirripita,

 Latxarri badoa ur haundiz Luhoso-Kanbon barna,

 Uztaritze ta ororen buruan, ikusiz Baiona,

 Zer da itsasorattean uhainer kantatzen duena?

 

 4

 

 Buruil'ondarrean urtxoak heldu dira Frantziatik,

 Urria hastean letsunak, Pariseko aldetik,

 Bainan Bidarrai ikusi orduko Baigura gainetik

 Batzu kurrukuz bertzeak karrankaz ez dauzke ixilik.

 

 5

 

 Baztango erreka Maiatzak primaderan du gaztetzen,

 Neguko elurrak galdurik baita berriz arintzen;

 Erratzu eta Arizkun utzirik, norat du hautatzen?

 Amarrain gaztek jauzteka lorios dute erakusten.

 

 6

 

 Urrian iratze-lekuek urre zaharra iduri

 Arrabots frango ttunttunlari, hegoa xixtulari,

 Osto ximelak haize firrintetan zonbat xingolari!

 Gazten'ondoak, haitz eta pagoak oro jantzan ari.

 

 7

 

 Bidarraitik joanak direnek Bidarrain egon denari:

 «Balaki lapinak ardura erbia nun den bizi.

 Gure sor-leku ederra atxikak eder eta garbi,

 Kanta dezagun nungotarrak giren burua goraki.»


inprimatu