inprimatu
Berrogoi urte
Izenburua:
Berrogoi urte
Sinadura:
Piarre, Otto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarre, Otto

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1923.zk.
Orrialdea:
6

Berrogoi urte

 

Piarre, Otto

 

 1

 

 Ahaide eta adixkideak, urri huntan urte-buru.

 Euskal-Herritik joana naizela berrogoi urte baditu.

 Norbaitek noizbait uste bazuen betikotz nintzala galdu,

 Errozuete egun harentzat egiten dudala kantu.

 

 2

 

 Euskal-Herritik kanpo joaitea zoin den bihotz-urragarri

 Bere herria, bere lagunak maitatu dituenari.

 Herriko-mina zoin barna doan frogatu duenak daki

 Pairamen batzu izan direla maitatzearen hazkurri.

 

 3

 

 Desterratuak ere baditu zorionezko egunak

 Denetan eta denek bezala merezitzen dituenak,

 Bainan ez ditu ahanzten ahal sort-herrian iraganak

 Joanago eta ederragoak iduritzen zauzkigunak.

 

 4

 

 Primaderako xori gazteak tiruli eta xiruri

 Ait'amen ganik ukana duen xaramelaren kantari

 Hura bezala, jarraiki nahiz odolaren mintzoari

 Lehiatu naiz ahal guziez euskaraz mintzatzeari.

 

 5

 

 Hazi gaituen sort-herriari ohore egin dezagun

 Herritik urrun girenak ere gauden betiko euskaldun

 Eta euskaldun egoitekotan gauden ere sinestedun

 Adimendua egon dadien beti bihotzaren lagun.

 

 6

 

 Ikusi eta zer ondorio duen ezazolkeriak

 Xuti ditela Euskal-Herrian gure herritar guziak.

 Sortu bagira batzu haundiak eta bertzeak ttipiak

 Elgar lagunduz azkar ditzagun gizaldi eta herriak.

 

 7

 

 Azken pertsu bat, bihotz bihotzez, gure gazte maitendako

 Aski bertute ukan dezaten bide baten hautatzeko

 Gizontasunak mana dezala beti aintzina joaiteko

 Urostasunik ez da izanen alfertu denarendako.


inprimatu