inprimatu
Ortzaiz-Kapittinaineko urrezko ezteiak
Izenburua:
Ortzaiz-Kapittinaineko urrezko ezteiak
Sinadura:
Piarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1941.zk.
Orrialdea:
7

Ortzaiz-Kapittinaineko urrezko ezteiak

 

Piarre

 

 1

 

 Oi, Aita Amak barka lau bertsu ahul haukien lantura!

 Zuen ezkontzak hirutan hogoi urte heldurik burura

 Diote egun hartzen duela "diamant"-aren itxura

 Gure haur eta arrahaurrekin jinik zuen ingurura

 Alaitasunez ezker bihurtzen otoitzez gaude zerura

 

 2

 

 Goiko eskuak bidatu zauzte bizi luzearen alide

 Beti izanak ere baitzaizte fede haundi baten jabe

 Bat bertzearen leialtasunaz nihoiz dudatu-re gabe

 Osasunaren beiratzaileak artatsuak eta trebe

 Biziak dauzkan erauntsitarik bat bertzearen aterbe

 

 3

 

 Supazter ona ez da ez beti etxe ederren sabela

 Dakit Ait'ama amodiotsu batzuen bihotza dela

 Egunez egun haurtasunetik ikusi dugu horrela

 Gu ere entsaiatzen gira egitea zuek bezala

 Etxetako goxotasun onik ez baititake bertzela.

 

 4

 

 Zuen bihotz asmuak beti familiaren lokarri

 Gutan bakotxa duzue hola jarrai biderat atzarri

 Zuen inguru hementxet gaude esku emanik elgarri

 Goiko eskuan nahi baitugu itxaropena ezarri

 Oraino luzaz egon zaitezten gu guzien argizari.


inprimatu