inprimatu
Neguko xorieri
Izenburua:
Neguko xorieri
Sinadura:
Phagoteguy
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Phagoteguy

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
696.zk.
Orrialdea:
3

Neguko xorieri

 

Phagoteguy

 

 1

 

 Larderia hobeki finkatu beharrez

 Igaiten ohi dira gizonak mail batez:

 Hargatik xuxen dena ez dago beldurrez

 Axola guti baitu arrazoin mainguez.

 

 2

 

 Kantuz ala pertsutan agerturik dena

 Ez da izaiten bethi erran haundiena.

 Pertsulariak badu gaixtoan eztena,

 Entzun dezake laster nahi ez duena.

 

 3

 

 Zure pertsu hantuek dute erakasten

 Ez dautazula bethi egia xekatzen.

 Egia ez da nihoiz kuxkuan bortxatzen:

 Luzara lan txar horrek haigitu beretzen!

 

 4

 

 Phagotegik badauka aski largotasun.

 Ez gogor ukatzeko ez hemen ez nihun

 Gazteak bagirela askitto zentzudun,

 Ez izanikan ere haurrak bezain putrun.

 

 5

 

 Ene auzi-aldi hau ez othoi gaitzi har,

 Gure adixkidantza ez dadien eihar.

 Elgarren argitzaile dugu izan behar,

 Eskuz esku ibiliz egun eta bihar!


inprimatu