inprimatu
Kontseilua
Izenburua:
Kontseilua
Sinadura:
Peyo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peyo

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1266.zk.
Orrialdea:
5

Kontseilua

 

Peyo

 

 1

 

 Neskatxa, sinets nezazu, ordu bada oraino,

 Hauta zazu gizon gaia plantako bezain-sano.

 Begi argi, urrats fermu, amets-egile baino

 Gogoa alegerago eta zentzudunago.

 

 2

 

 Zaude xintxo guziekin, erain gabe lillura:

 Ez utz hala ez denikan i ehori sinestera,

 Bainan zuhauren bihotza izan zazu gupira:

 Sendimenduz josietan ez her zure senarra.

 

 3

 

 Jitez jostakin baitzira eta laket irria,

 Kasu lagunak ez dezan goibel zure bizia.

 Samur-beratza bazinu, jelos laite guzia,

 Etxean goizetik arrats hedatuz tristezia.

 

 4

 

 Ez deus batek zauri liro beharbada handizki;

 Gizon sendimendutsuak huts ttipiena saki:

 Igurikatu musua eskastean nork daki

 Zoin dohakabe litaken - etsitzerat johaki?...

 

 5

 

 Senar bihotz-eriekin emaztek lana frango,

 Beti huts-egin beldurrez gero-ta-ikarago:

 Maina goxo soberakin ala pereka mengo,

 Gisa oroz jeloskorra ezin egona dago.

 

 6

 

 Laguna usaian baino amorosago bada,

 Zer den, ala tronperia, jaun tristeak barranda;

 Emazteak laxoago emanik besarkada,

 Horra berriz nagusia andreari mesfida.

 

 7

 

 Neskatxa, ez hauta beraz horrelako gizonik.

 Ez zinuke zorionik, zurerik ez harenik.

 Ez zinukete menturaz zuk ez harek hobenik;

 Bainan zertako munduan sofri behar gaberik?


inprimatu