inprimatu
Kattalin eta Piarres
Izenburua:
Kattalin eta Piarres
Sinadura:
Pettiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pettiri

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
719.zk.
Orrialdea:
4

Kattalin eta Pairres

 

Pettiri

 

 1

 

 Kattalin eta Piarres

 Mihi puntik dira minez

 Jende guzien juje egun dira biak bilhakatu

 Kargak lotsaturik dukete goizian kominiatu

 

 2

 

 Mundiak ditu izitzen

 Nihun ez baita gelditzen

 Minichtroak aisean bizi guri ebatsi sosekin

 Heien emaztiak ibiltzen ezpain gorri-gorriekn.

 

 3

 

 Kattalinek partida du

 Jaun Mera ahate mutu

 Gizon horrek hobeko zuken sorthu izan balitz itsu

 ikusi gauzen arabera ukanen baitzuen zentzu.

 

 4

 

 Piarresek arrapostu

 Kattalin arrazoin duzu

 Eskolatu jende horiek baitira dena espantu

 Zu ta ni baino gutiago dakiten ni beldur nuzu.

 

 5

 

 Piarres orai mundia

 Urgulliak preso dauka

 Barnetch-Bordako anderiak bi seme eskolan ditu

 Nahiz bertziak baino handi, gauza beharrez pribatu

 

 6

 

 Biak ezagutzen ditut

 Baņo baita errejentu

 Fedia nola hedatuko pagano gorri horiekin

 Ifernuko bidian baita sartu bere iduriekin.

 

 7

 

 Katatlinek berehala

 Bertzia apezten dela

 Bere lagunekin tabernan elizan baino kartsuo

 Holako apez arinekin debriak irria gocho.

 

 8

 

 Kattalin eta Piarres

 Deklaratzen naiz bi elhez

 Zuri behatuz dukete arin jendek bertutia

 Orhoit landare tcharrak ere duela bere itzala.

 

 9

 

 Ni beldur saltsa ez denez

 Sober'azkar bipher beltchez

 Dolumin eta bekazkeriak atchikitzue etchian

 Ez ager boketa zikhinik auzuaren hedagian.


inprimatu