inprimatu
Jainkoaren manamenduak
Izenburua:
Jainkoaren manamenduak
Sinadura:
Pettiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pettiri

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
816.zk.
Orrialdea:
4

Jainkoaren manamenduak

 

Pettiri

 

 1

 

 Jainkoak eman ditu hamar manamendu,

 Horien guardiatziaz har dezagun kundu.

 Lehen eta bizikorik Jainkoa maitatu,

 Lagun protsimua ere berdin estimatu.

 

 2

 

 Bigarren manamenduak juramentu guti,

 Nahi duenaren erterat mihia ez utzi.

 Manamendu horietan diferentzia guti,

 Zerurat iragan edo ifernurat jeutsi.

 

 3

 

 Meza bat entzun zazu hirugarrenian,

 Obliatuak gira igand'egunian.

 Obra onak eginez ahal dugunian,

 Loriaz gozatzeko eternitatian.

 

 4

 

 Laugarren manamenduan zuen burazuak,

 Egin ahala sokorri ez duten gaichuak.

 Halarik ere ez dire ongi pagatuak,

 Urrrikaltzeko dira heien trabakuak.

 

 5

 

 Borzgarren manamenduan nehor ez hiltzia,

 Zeren den gauza handia oi heriotzia.

 Aski dugu Jesus-jaunari erreparatzia,

 Gure gatik harturik dauka kurutzia.

 

 6

 

 Garbitasun bat egizu seigarren hortan,

 Gogoz, hitzez, obraz eta solas lizunetan.

 Egiteko frango bada manamendu hortan,

 Tentazione gaichto azko bada mundu huntan.

 

 7

 

 Zazpigarren manamenduan deusik ez ebatsi?

 Bakotchak beria plaza, bertzerena utzi.

 Debruak manatzen gaitu egiteko gaizki,

 Arimen hatzemaiteko sariak hedatu daizkit.

 

 8

 

 Zortzigarren manamenduan han egin behauzu,

 Juramentu gaichtorik nehori ez kazu.

 Juramentu gaichtorik egiten baduzu,

 Egun batian kundu eman beharkozu.

 

 9

 

 Bederatzigarren hortan ez dago bertzerik,

 Ez da behar desiratu bertzeren esposik.

 Bertzeren odolian ez hartu parterik,

 Arima gaicho harek eztauken kalterik.

 

 10

 

 Hamargarren manamenduak nik orai paratu,

 Horien guardiatziaz har dezagun kundu.

 Horien guarditzen gaitu ez beldurik hartu,

 Maria santisimak lagunduren gaitu.

 

 11

 

 Izena dut Esteban deituratik Landa,

 Kantu hok eman ditut goguak eman-eta.

 Ez dakienik balinbada, jakitia on da,

 Gure salbamenduko erregela hor da.


inprimatu