inprimatu
Arrosan gertatu denari
Izenburua:
Arrosan gertatu denari
Sinadura:
Pettan Menditarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pettan Menditarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1754.zk.
Orrialdea:
5

Arrosan gertatu denari

 

Pettan Menditarra

 

 1

 

 Hauxet trixtezi lotsagarria Arrosan den gertatua

 Alai bat berriz gehiago da etsai lana obratua

 Euskaldunari hola kentzeko dagon bizi sakratua

 Horrek barnean berekin zaukan debru madarikatua.

 

 2

 

 Euskalduna gaur daukate denek kasik ezin ikusia

 Gure lurretan kendu beharrez dabiltza gure bizia

 Arrotz gaixtoa izan hadila lehen hiaur errautsia

 Odola kenduz xurgatu aintzin gure Izaite guzia.

 

 3

 

 Errespetuaz erabil bedi euskaldunen erreinua

 Gure odolaz gorritu gabe lur gainaren eremua

 Etsaia, hire bihotza onduz bizi utzak protximua

 Oren dorpean onets dezakan Jainkoaren estimua.

 

 4

 

 Ai! nolakoa zaude beraz zu oraiko errepublika

 Deszuzentasun horI nolaz den ez dezakena esplika

 Bas-ihiziak zenbait ez dira haizu hiltzerat aldika

 Eta jendeak aldiz edozoin kolpez itzulipurdika.

 

 5

 

 Aita bat joan ospitalerat mutil gaztea mundutik

 Ereman dira horiek biak bihotz gaixto baten gatik

 Ai! zu, Rafael, otoitz egizu Jainkoa lagun zerutik

 Euskal-Herria begira dadin berriz holako kasutik.

 

 6

 

 Eta, Jesus, zuk ere baituzu zure bizia her uzter

 Pena doblea emanen zuen familia eta bester

 Bainan alaitu gira, bizirik zaude Jainkoari esker

 Denen desira litaike, Jesus, indartu zaitezen laster.

 

 7

 

 Huntan uztien dut ez joan nahiz arras debalde aintzina

 Behar ez dena kausitu baita herraren minaz egina

 Kriminaf harek eginik ere nahi hanbat etsamina

 Bizi guzikotz geldituko da kontzientzia zikina.


inprimatu