inprimatu
Kaiolatik
Izenburua:
Kaiolatik
Sinadura:
Pettan Makearra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pettan Makearra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1861.zk.
Orrialdea:
5

Kaiolatik

 

Pettan Makearra

 

 1

 

 Bukatu da maiatza, du azken eguna

 Utzi behar Makea ta dutan laguna

 Gaurko gertakaria ez argi... iluna

 Kartzelan sartu baita Pettan euskalduna.

 

 2

 

 Asko gizonek dute harma sukaldean

 Berdin beste ttipi bat gaur horren aldean

 Ta nik hori izanki murru bestaldean

 Gure aitek zutena gudari taldean

 

 3

 

 Nihola ez da harma munduan maitena

 Gainerat ez nerea, bainuen aitena

 Beti, egia erran, hau dut dakitana

 Jujek egiten dute gaur nahi dutena

 

 4

 

 Bost iheslari, deitzen Txiki eta Xori

 Marmaru hirugarren, nolaz Perde, gorri

 Hauek egin dautate bai ongi etorri

 Ta nik bihotz bihotzez eskerrak orori.

 

 5

 

 Hemen ezagutu tut Xan Paul, Panpi Mari

 Herria zaindu nahi, baita maitagarri

 Ez dezagun bota gaur harria elgarri

 Bainan heda eskua lagun leialari.

 

 6

 

 Lehengo denborentzat hura ta halako

 Oraiko justiziak badauka holako

 Hemen ez libertine ez-eta xahako.

 Zango peau dagona nahitez da flako

 

 7

 

 Mila bederatzi ta laur hogoi eta sei

 Baionako kartzelan hemengo hoitasei

 Abertzaleak kenduz, gelditzen hamasei

 Guziak kaiolatik laizke kanporat gei

 

 8

 

 Hemen bizimodua, segur, hobetu da

 Janaritik hasteko, bainan falta salda

 Gelan bi, hiru lagun, telebixta bada

 Oro elgar iduri, ezin da asalda.

 

 9

 

 Ustez sinesteak du azkartzen gizona

 Hortik heldu baitzaiku hemen zoriona

 Xeka dezagun orok herritarren ona

 Euskaldun egon dadin gure den Baiona

 

 10

 

 Azken bertsua zuri, espos lagunari

 Arbasoen euskara beti da lokarri

 Sei haur ditugu eta oro maitagarri

 Guziak jarraik bite euskal mintzairari.


inprimatu