inprimatu
Zezenak Pasayan
Izenburua:
Zezenak Pasayan
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
36.zk.
Orrialdea:
226

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zezenak Pasayan

 

Xenpelar

 

 1

 

 Pasayako erretik

 dator notiziya

 zezen bat izandala

 jeniyoz biziya;

 kantatutzera nua

 bistan ikusiya,

 konsolatzeko triste

 dagoen guziya.

 

 2

 

 Santiago eguna,

 Pasayan siņale

 allegatu ez danak

 egiņ beza galde;

 asieran jendia

 zezenaren alde,

 azkenian etzian

 arrimatu zale.

 

 3

 

 Gure Pasayako beti

 sonatua dago,

 errapiņ gabe ezta

 urte bat igaro,

 urrenguan jarriko

 diteztela nago

 barrera eztuago edo

 zezen aundiyago.

 

 4

 

 Torillotik atera

 zuten lendabizi,

 bei zar bat giyariya,

 bandera ta guzi;

 arrapatzen zuena

 purrakatzen asi

 azkenian kanpora

 plazatik igesi.

 

 5

 

 Torillotik baztarreko

 barrera tartian

 zezena pasa zaye

 kolera batian;

 plazatikan kanpora

 zeudenak pakian

 erdiyak purrukatu

 ditu ankapian.

 

 6

 

 Iru komerziante

 plazatik kanpuan,

 poxpolo ta barkillo,

 labana tratuan;

 pareta egon arren

 amar oņ altuan

 panparroi pasatu zara

 putzura saltuan.

 

 7

 

 Oyek orrela, eta

 geiago ere bai,

 Iurrian ziraldoka

 egiņ zuen lasai;

 ezkonberriyak eta

 zenbait dama galai

 zezenaren mendian

 etzuten jarri nai.

 

 8

 

 Plazatik itxasora

 salta da igari,

 adarrak besterikan

 etzuen agiri;

 bakerua begira

 bere zezenari,

 exeri ta jan ditu

 iru libra ogi.

 

 10

 

 Torillotik asita

 gaztelura arte

 bire kaxkarra dago

 bastante aparte;

 begiyak erne zeuzkan,

 belarriyak tente,

 esan nuen ote zan

 lengo "Almirante".

 


inprimatu