inprimatu
San Joseren zazpi doloreren bertsuak
Izenburua:
San Joseren zazpi doloreren bertsuak
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
54.zk.
Orrialdea:
326-327

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


San Joseren zazpi doloreren bertsuak

 

Xenpelar

 

 1

 

 Dibersiyo polit bat

 buruban det pasa

 iruritzen zat dala

 txit ondo dan gauza;

 bertso bi paratzeko

 egin det ametza

 San Joseren bizitza

 kanta albaneza.

 

 2

 

 Gure aita San Jose

 zerura baņo len

 arotz pobre gaixo bat

 bizitu zan emen;

 deboziyo aundikoa

 Aita Eternoaren

 Birjiņaren esposo

 eskojitu zuen.

 

 3

 

 Birjiņak artu zuan

 San Jose Esposo

 familiyaren karga

 albazenan jaso;

 bizitza artako zazpi

 dolore eta gozo

 munduari nai diozkat

 kantuz adierazo.

 

 4

 

 Au zan lendabiziko

 penaren asitzia,

 aurdun sentitu zuen

 bere emaztia;

 gogoak eman zion

 bakarrik uztia,

 orduko San Joseren

 dolore tristia.

 

 5

 

 Aingerua bialdu

 zion enbajada,

 motibo orregatik

 etzala laga,

 Espiritu Santuaren

 milagrozko obra dala

 Jaungoikoaren semea

 jayo bearra dala.

 

 6

 

 Bigarren dolorea

 Jesusen jayotzan

 ikusirik aurtxoa

 alako pobrezan

 berak naiko etzuen

 kunplitua izan

 guretzat desonrarik

 ipiņi etzezan.

 

 7

 

 Desanparo onetan

 zegoan pensatzen,

 aingeruak aurrari

 Gloria kantatutzen,

 arzayak beste aldetik

 Jesus adoratzen,

 ayek ikusita zan

 Jose konsolatzen.

 

 8

 

 Irugarren dolorea

 urrengo egunean

 Jesus jayo zanetik

 zortzigarrenean,

 oņazez aur gaixoa

 negar samiņean,

 ura pena San Jose

 eziņ egiņean.

 

 9

 

 Aur gaxoa negarren

 odola zeriola,

 eziņ ixildu zen

 iņundik iņola

 Aingeruak zerutik

 esaten ziola,

 Jesusen bere izena

 eman zegiola.

 

 10

 

 Gustora eman zion

 Jesusen izena

 egiteagatikan

 Jaun orren esana,

 gure probetxurako

 bazekien zana,

 orduko San Joseren

 atsegintasuna.

 

 11

 

 Laugarron dolorea,

 penaren garratza

 aitu zunenean

 Simonen otza;

 Jesus onaren penak

 amaren biotza,

 erdibitzeko zala

 ezpata zorrotza.

 

 12

 

 Simonek ekarri zion

 zeruko berria,

 Jesusen pasakizun

 ikaragarria,

 gure salbaziyoa

 zala etorria,

 San Josek artu zuan

 atsegin aundia.

 

 13

 

 Enemigo beldurrez

 gau ta egun zebiltzen

 kasikan iņun ere

 fiyatu eziņ zen,

 deskuidoren batian

 arrapatu etzezen

 ama semearekino

 Ejitora juantzen.

 

 14

 

 Ango idolo edo

 Jaungoiko falsoak,

 lurrera bota zituan

 aur egiazkoak,

 orduko San Joseren

 atsegiņ gustoak,

 aztu zitzaizean lengo

 penazko pausoak.

 

 15

 

 Ejitotik bueltatu

 ziran Israelera,

 notizia artu zuen

 andik bereala;

 Erodesen semea

 errege zutela,

 San Joseren beldurra

 galduak zirala.

 

 16

 

 Aingeruak zerutik

 oyek giyatzeko

 bereala esan zion

 ez ikaratzeko,

 etzegoala beldurrik

 artean galtzeko

 Galilea aldera

 erretiratzeko.

 

 17

 

 Jun ziraden templotik

 Jauna adoratuta

 amabi urteko Jesus

 birian galduta,

 billa ibilli ziran

 berriz jiratuta

 ura penak San Josek

 eziņ topatuta.

 

 18

 

 Irugarren egunean

 zuten billatuba,

 dotoren erdian

 zeruko maisuak

 furrekoai ematen

 bere konsejuak,

 ikusi zuenean

 Ąai zer deskantsua!

 

 19

 

 Orra zazpi dolore

 amabi urtean

 nunbait gure artean

 ezin zegokean;

 oraiņ gure zai dago

 zeruko atean,

 ia billatzen degun

 sayatu gaitean.

 

 20

 

 Dolore oyek onran

 zazpi Pater Noster

 eguneko esatea

 ez bada ezer,

 irabazteko asko

 graziya ta esker

 kuidado esan gabez

 ez gabiltzan oker.

 

 21

 

 Deboziyo onetan

 segitzan duana,

 konfiantza osoan

 dijua argana,

 gustora pagatzendu

 eske dijuana,

 bera da bitarteko

 iņun dan onena.

 

 22

 

 Para dezagun bada

 Bera bitarteko,

 berdiņ bere esposak

 ez du ukatuko,

 enpeņo oberikan

 ez da topatuko,

 ama baņon oberik

 ez da semearentzako.

 

 23

 

 Alperrik daraibiltzea

 mingaņa lastera,

 biyotzetik ez bada

 probetxurik ez dauka,

 deboziyo onarekin

 barrendikan esea,

 biyotzaren saltoak

 gustatutzen zaitza.

 

 24

 

 Zugaz akordatzen naiz

 ordu batzuetan

 biartzen naizenian

 here punsoetan,

 mundua lagatzeko

 ordu estu artan

 eriotza nai nuke

 zure eskuetan.

 

 25

 

 San Jose amoroso

 Ąai nere larria!

 Zuk lajatzen banazu

 nago eroria,

 zurekin bat egiņik

 Jesus ta Maria,

 arren itzazu gutzaz

 miserikordia.

 

 26

 

 Guztiz bide labaņak

 senti ditu omen,

 artzazute kargua

 nere animaren,

 adiskide izan gaitean

 zeruan alkarrekin;

 ala gerta dedilla

 Ąbiba Jesus! Amen.

 


inprimatu