inprimatu
Salbatoreko ermitan
Izenburua:
Salbatoreko ermitan
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
52.zk.
Orrialdea:
315

Salbatoreko ermitan

 

Xenpelar

 

 1

 

 Milla zortzireun irurogeita

 irugarrengo urtian

 Asensiyoz zan erromeriya

 Ermita txiki batian

 mundu onetako arrokeriya

 animentzako kaltian,

 bi dama gazte ikusi ditut

 ezin pasarik, atian.

 

 2

 

 Lujoz jantzita ikusi ditut

 erromeriyan bi dama

 elizarako erropa gabe,

 etxian aita ta ama

 zori gaisto jarri zituzten

 alabak eta kabana

 banadadiak fameliyara

 errenta gutxi darama.

 

 3

 

 Barrena sartu ziradenian

 parrez negoen atzetik,

 dudarik gabe promes egin da

 juanak ziran etxetik,

 nobiyo on bana eskatzen zuten

 lendabiziko itzetik,

 Salbadoriak libra gaitzala

 neska zarraren gaitzetak.

 

 4

 

 Neregatikan esango dute

 -pikaro begi luzia,-

 ayen orduko arrokeriyan

 kokotzeraño asia,

 ez det batere gezurrik esan,

 ala berian pasia;

 pobriarentzat ezta tokatzen

 aberetzaren klasia.

 

 5

 

 Salbadoria bixitatuta

 prestatu diran soruan

 beren burua errespetatzen

 aundi mendien moduan

 abanikorik zuten edo ez

 oraiñ ezdaukat goguan,

 zikiñ mantxarik etzan arkitzen

 oyen belarri onduan.

 

 6

 

 Meriñakia azpitik eta

 gañetik traje arrua,

 oyen bueluak bazirudiyen

 galera edo karrua;

 gorputz ederrak aita ta liraiñ,

 zuri gorriya larrua,

 batek zudurra galanta zuen,

 ¡a ze oliyo jarrua!.

 

 7

 

 Meriñakia azpitik eta

 gero soñeko gorriya,

 lasaitasunak galdu ez ditzan.

 kortsiatua gerriya,

 zapatatxuak txarolatuak,

 bega engañagarriya,

 eta buruko pañuelua

 frantzes modura jarriya.

 

 8

 

 Gorputz guziyan seda ta zinta

 gerriyan berriz kortsia,

 arritzen giñan damatxu-oyek

 kotxe gabe etortzia;

 gustatzen zaya aundi mendiyen

 moda berriyak artzia,

 oraindik oyei gerta liteke

 beste moduban jartzia.

 


inprimatu