inprimatu
Neska gazte bati
Izenburua:
Neska gazte bati
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
42.zk.
Orrialdea:
264

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neska gazte bati

 

Xenpelar

 

 1

 

 Intenziyo onaz abiyatze naiz

 dama gaztebat ondratzen,

 Mari Bentura dauka graziya

 Erroma zaigu nonbratzen

 milagro aundiz ikusiko da

 berri onikan banatzen

 kristau fiñaren amoriyua

 ezta orrela mudatzen.

 

 2

 

 Itzak eder ta biyotza falso

 beti dabilla tranpiyan

 engañatuta eraballi nau

 urte bai eta erdiyan,

 orain bastante egin diyote

 ametitzia erriyan,

 sentimentuak paratzen diska

 ta eskarmentatu dedilla,

 

 3

 

 Prenda ederra ori Alkizakua,

 Pasayan dago serbitzen,

 dama orrengan fiñezekonbat

 sekula ezta arkitzen,

 klaro egiyak esango ditut

 nork egon naidu aditzen

 enganyuan bizitzeikan

 ez tu legia agintzen.

 

 4

 

 Bera izatez Alkizakua,

 nagusiya du barbero.

 kontseju onak arturik dago

 orrengandikan gaur gero,

 nabegantiak arraxku txarra

 pasabear duan ezkero

 utzi bezela agindu diyo 

 a Nikasio brebero.

 

 5

 

 Nabegantiak uzten baditu

 arrixkuaren beldurrez,

 portunaren bai egin lezake

 agiyan ere legorrez,

 borondatia galdatu niyon

 ni ez nabill indarrez,

 gauza guziyak orniturikan

 orduko neukan siñalez.

 

 6

 

 Lendabiziko borondatia

 zedorri nizun galdetu

 gurasuan lizenziyare

 bertara juanik logratu

 obligaziyo duan bezela

 orain naiziyot ondratu

 edo zer gauza esan nazute

 etzera piña portatu.

 

 7

 

 Amoriyo deklaraturik

 arizuala firmia

 arren lenbailen prebeni zaitez

 Jaungoikuaren semia

 dilijenziyoik egin nituen

 abisaturik jendia

 ongi batetan mugatu zaigu

 zure kariño noblia.

 

 8

 

 Eskarrik asko dilijenziyaz

 ez gera egongo aztuak

 neri pena eman naidian orrek

 pasaditzala gustuak

 gaizuma len irago biar du

 etortzekotan Paskuak

 Jaunak goguan izan dizala

 nik egindako pausuak

 

 9

 

 Bost kontu eder jakin biar du

 munduan bertsolariyak

 alare ezin atrebitu naiz

 deklaratzia guziyak

 ondoren ona ekarriko dizu

 or darabiltzun falsiyak

 ni emantako arropa oriyek

 ez dira oraindik autsiyak.

 

 10

 

 Naparruatik probintziya da

 pasatu ziñan orduan

 buru ori bajuagotik

 erabillitzen zenduan,

 ezer ez ta banidadia

 sobra dezu buruan,

 zure berriyak jakin ditugu

 tratua artua onduan.

 

 11

 

 Dama orren berri jakin dezaten

 Españiyan ta Frantziyan,

 beste olako prenderik ezta

 eguzkiyen azpiyan,

 neronire erabilli nau

 engañatuta falsiyan,

 sentimentuak paratzen dizkat

 eskarmentatu dedilla.

 

 12

 

 Ni erregalo bialtzen dizkat

 amabi bertso berriyak,

 aide batera ezta gezurrik

 dian guziyak egiyak,

 zuregatik izandu ditut

 ausunto parragarriyak,

 kristau palsua merezi luke

 baldatutzia gerriyak.

 


inprimatu