Munduko arrokeriyak zer sententzi ekarriko duan
Xenpelar
Bertso berriyak jartzera nua
iņork nai badu ikasi;
orretarako nere burua
sartu biet lendabizi.
Mundu ontako pasadizua
nai nuke adierazi:
asko gabiltza arrokeriyan
Elizagandik igasi;
geren animaz oroi gaitezen,
ez du galtzerik merezi.
Eskolarik ez daukat baņan
esango ditut egiyak
zer sententzi ekarriko duan
munduko arrokeriyak.
Elizarikan ikusi nai ez,
beti pestara begiyak,
beren buruak apaindu eta
nun dira erromeriyak...
Ągaztiak nola ibiltzen diran
badaki bertsolariyak!
Pestara joan da gau ta gauerdi
beren buruak ondatzen...
zarrak berdintsu ikusten dira
oitura txarrak banatzen.
Mundu ontako bizimoduaz
jarri naiz konsideratzen,
anima galdu kulparik gabe
gorputza abandonatzen;
bukaera txarra guretzat dator
ezpagerade aldatzen.
Puntziyo eta erromeriyak
mundutarrentzat egiņak,
baņan ez degu konsideratzen
nola geran buru-ariņak.
Errespetua guardatzera
beti egin alegiņak,
edo bestela guretzat datoz
eternidadeko miņak.
ĄBere eskutik, arren, eduki,
gaitzala Amabirjiņak!
Eleizarako deboziyorik
ez degu artzen erdiyak;
orregatikan eltzen zaizkigu
kastigu izugarriyak.
Asko onela egoten dira
meza entzuten jarriyak
ausentziyan da arguriyuan
mingaņaren pekardiyak.
Aditu nai ez duanik bada
itxi bitza belarriyak.
Eleizatikan atera eta
junta alkarren ondora:
bi deboziyoz baldin badaude
iru murmuraziyora.
Meza guziyan egondu gera
ezin pasatik denbora;
geren animak desanparatu
etsayarentzat mejora.
Oyek orrela gertatzen dira:
goazen konfesiyora.
Asko onela ikusten gera
esanaz: "konpesatzera?
naigo degu pausua eman
aurrera baņo atzera".
Urtian beingo jornada degu
mundua engaņatzera;
modu orretan, pekatariya,
konbertituko etzera;
Bere anima entregatzen du
fariseoen etxera.
Urtian beingo konfesiyoa
geienak gogo txarrian:
"egunez askok ikusten gaitu,
guazen illunabarrian".
Damurik gabe prestatzen gera
sazerdotien aurrian,
txikiyak esan aundiyak utzi,
irutatik bi gordian.
Beste munduan ageriko da
orrelakoak nor diran.
Konpesatuta au esaten da
kanpora atera artian
"munduarekin kunplitu degu;
urte beteko pakia".
Baņan orrela ez da serbitzen
Jaunaren borondatia;
ordu batetik bestera dator
munduko errematia.
Pekatuarentzat itxia dago
zeruetako atia.