inprimatu
Milla zortzireun da
Izenburua:
Milla zortzireun da
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
29.zk.
Orrialdea:
185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla zortzireun da

 

Xenpelar

 

 1

 

 Milla zortzireun-da

 irurogeita zortziyan,

 asunto bat sortu da

 gure probintziyan.

 gerra kalte degula

 nere iritziyan,

 Euskal-erriyak gauden

 lengo dezentziyan.

 

 2

 

 Orain urte berriyan

 sartuak gerade,

 baņan lengo zarretik

 asiyak dirade,

 lege oyetan gauden

 kanbiatu gabe,

 iņor egiņ ez dediņ

 euskaldunen jabe.

 

 3

 

 Liberalak diyote

 egoteko umill,

 lengo lege zarrikan

 ez nai dutela ill,

 gu tontuak bagiņa

 oyek beti abill,

 oraindik asuntuan

 fandanguan dabill.

 

 4

 

 Guk pakia nai degu,

 ez gerrarik emen,

 zarrak juramentua

 eman ziguten len,

 mudantzak asi dira

 egun gutxi barren,

 anparatu gaitzala

 Jaungoikuak arren.

 

 5

 

 Notiziya berriyak

 dirade azaldu,

 kristau fielak ori

 egin bear aldu?,

 nai ez bazuten lengo

 legerikan galdu,

 jesuitak zertako

 kanpora bialdu?

 

 6

 

 Legiaren kontrako

 makiņabat etsai,

 jolas txarrak banatzen

 kalietan lasai,

 apaizarikan eztu

 iņork ikusi nai,

 pikardiyan dabiltzan

 majaderuak bai.

 

 7

 

 Alkar eziņ ikusi

 au mundu argala,

 uste degu betiko

 jayuak gerala,

 alperrik da artzia

 indarraren gala,

 Aingeru Guardakoak

 anpara gaitzala.

 

 8

 

 Debaldekua dala

 aur batayatzia,

 bai eta iltzen dana

 enterratutzia,

 ez bazaye tokatzen

 jornalik artzia

 alperrik da orduan

 estudiatzia.

 

 9

 

 Barbero mediko, ta

 letraduai galde,

 iya ote dabiltzan

 jornalikan gabe,

 lana egin gogotik

 gorputza debalde,

 alperrik ez da iņor

 enpeņatu zale.

 

 10

 

 Alaba ta Bizkaya

 legezko indarrak,

 Gipuzkuan ez gaude

 laguntzalle txarrak,

 orra iru Probentzi

 Kantabriyatarrak,

 sostenditu ditzagun

 lengo Fuero Zarrak.

 

 11

 

 Kortian jarri ledi

 gizon bat umilla,

 berari entregatu

 ezpata ta silla,

 etsayaren indarra

 utzi dezan illa,

 ori desiatzen det

 ala izan dedilla.

 


inprimatu