inprimatu
Jesukristoren pasiua
Izenburua:
Jesukristoren pasiua
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
167-168

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesukristoren pasiua

 

Xenpelar

 

 1

 

 Fedeko egiya da

 kantuzko moduan

 zer pena pasa zuan

 Jesus'ek munduan

 ia nere Kristabak

 aditu kontubak

 izan bearko genduan

 zerutik kanpuan

 Jesukristo ill ez balitz

 Gurutze Santuan.

 

 2

 

 Paskoaren aurreko

 astegun gaba zan

 Jesus odola ixurtzen

 egona baratzan

 baldin bere Aitaren

 borondatia bazan

 eriotzatik libratzia

 posible ote zan

 ezetz esan ziyon ta

 oso beldurtu zen.

 

 3

 

 Jesus ordurako zan

 Judas'ek saldurik

 baita bere anima

 betiko galdurik

 Judu odol tzalia

 gaizki formaturik

 etziyoten arkitu

 iņun pekaturik

 preso eraman zuten

 sokakin loturik

 

 4

 

 Ogeita amar dirutan

 egiņik tratua

 Judas'ek saldu zuan

 Jaungoika justuba

 bera gaizki egiņaz

 txit ernegatua

 piko batetik soka

 lepotik lotuba

 ostial goizian zan

 Judas urkatuba.

 

 5

 

 Ainbeste soldadu zan

 Jesus lotutzera

 andik eramanzuten

 Anas'en etxera

 gero berriz Kaifas'i

 presentatutzera

 zer dotriņa zedukan

 kargu artutzera

 zerutik jexi zela

 gu salbatutzera.

 

 6

 

 Pensatu zuten jesus

 zalako erua,

 buruan sartutzia

 arantzazko orua

 ainbestez etzan atse

 Kaifas'en gogoan

 Pilastos'i biraldu

 Jaun Soberanua

 onek egintzezala

 illtzeko modua.

 

 7

 

 Pilatos jarrizikan

 Jesus juzgatzeko

 baņan eziņ billatu

 kulparik iltzeko

 gero agindu zuan

 azotatutzeko

 eriotzarik gabe

 ala libratzeko

 baņan agindu zuten

 gurutz illtzatzeko.

 

 8

 

 Bost milla eta geiago

 azote lenbizi

 alako martiriorik

 eztu iņork ikusi

 tormentu oyek denak

 emani Jesusi

 gero erazo ziyoten

 berriz Pilatos'i

 gurutze baten puntan

 biar zala josi.

 

 9

 

 Ainbeste desafiyo

 aditu onduan

 Pilatos bildurtu zan

 alako moduan

 jartzeko gurutze bat

 berari lepuan

 kalbariyoko mendira

 arekin dijuan

 Pilatos'ek sententziya

 ala eman zuan.

 

 10

 

 Gurutze bat emanik

 bera jositzeko

 Kalbarioko puntan

 an ikusitzeko

 Jesus konformatu zan

 denak sufritzeko

 borondatez biziya

 emen utzitzeko

 munduko pekatuak

 erremediatzeko.

 

 11

 

 Jerusalengo kale

 oriyetatikan

 mendira artu zuten

 sokaz loturikan

 pauso bat eziņ eman

 gurutze betikan

 Jesus'en enpeņua

 ziran gugatikan

 libratziagatikan

 guk pekatutikan.

 

 12

 

 Kalbariyako mendi

 bide gogorrian

 iru bider erori zan

 Jesukristo lurrian

 bere Ama Santisima

 zijuan aurrian

 ekusirik semia

 eziņ egiņian

 zer pena egongo zan

 aren barrian.

 

 13

 

 Laguntzeko artu zuan

 Simon Zirineo

 ojala pentsatuko

 balitz egunero

 ibilli ez gaitezen

 damutu ta gero

 Simon'en pausuetan

 jarraitzia dago

 bost aldiz aritzen da

 kulpitutik klaro.

 

 14

 

 Allegatu ziranian

 mendi santu artan

 illtziakin josi zuten

 esku ta oņetan

 zeru lurren Jabia

 gurutze orretan

 gure salbazio eske

 Aitari benetan

 zeņik etzayo jartzen

 biyotza penetan.

 

 15

 

 Amabiyetan zuten

 gurutzian jarri

 zorrak pagatutzeko

 pekatariyari

 erregua egin ziyon

 Aita Eternuari

 arren barkatutzeko

 aren etsayari

 orra zenbat nai zigun

 Jesukristo'k guri

 

 16

 

 Zer pena pasa zuan

 Jesus'ek gugatik

 zintzillik iru ordu

 gurutze batetik

 lantza sartu ziyoten

 bular sagradutik

 alare biziko zan

 oyek denak gatik

 borondatez illtzan gu

 salbatziagatik.

 

 17

 

 Kunplimentu emanik

 Jesus'ek lanari

 pekatariyagatik

 artu zuanari

 San Juan utzi ziyon

 bere ordez Amari

 Espiritua berriz

 Aita Eternuari

 despedida egin ziyon

 mundu guziyari.

 


inprimatu