Frantsesaren idea...
Xenpelar
1
Frantzesaren idea
beti aldrebes
gaur lau baldin baditu
biyar baterez;
aragiya len eltzian
belar billa baratzian,
kardaberak jate dituzte
dirubak aitzian.
2
Arakiņa daukate
taya etxian
franzesak pagatzeko
kinzena artzian;
Ia betor egun ura
pagatzeko milla duda;
badakite nola egin
gorputzai kura.
3
Polaiņak badituzte
arrua biņa,
lepuan gorbata ta
brusa urdiņa,
galtza plana barratuba
alkandora loratuba
zapela ta relojuba
gutxi pagatuba.
4
Lengo egun batian
zan komeriya,
bat putzura erori ta
itozan iya,
iru txiki sobre dana
ura tira beregana,
Antoniok izandu du
ateratzen lana.
5
Lonjinos'ek au ziyon:
-Ez juan billa,
frantzesa baldin bada
ito dedilla.
Antoniok juan ta eldu
etzuen nai iņor galdu
jendiak gaizki esango zu
atera ez balu.
6
Oyen relijiyua
Juduben gisan;
konfianza txiyiya
dute Elizan,
itz batian bukatzeko
gogorik ez an sartzeko
bildur dira erorita
azpiyan artzeko.
|