inprimatu
Betroi bati
Izenburua:
Betroi bati
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
104-105

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Betroi bat

 

Xenpelar

 

 1

 

 Milla zortzireun da

 irurogeita biyan,

 bertso berrik jartzera

 nua Euskal-erriyan.

 Betroi bat erosi det

 Ernaniñ periyan,

 ganantziya egingo

 nuela ariyan,

 tristura begiyan,

 beti miseriyan,

 ez aren premiyan

 nere fameliyan,

 Xenpelar'ek dakizki

 Errenteriyan.

 

 2

 

 Ostegun juandanian

 amabost Ernaniñ,

 betroi baten tratuba

 genduen egiñ,

 Inaziyo saltzalle,

 erostuna Fermiñ,

 emeretzi ezkutu

 genion eragiñ,

 sabelian du miñ,

 iñork ase eziñ,

 artuari muziñ,

 eztu nai edoziñ,

 atzetik biar ditu

 zazpi medeziñ.

 

 3

 

 Oraindik gaztia da

 ogei ta sei urte,

 ernari omen dauzka

 bost illabete,

 nik ezdiyot igartzen,

 ala esan dute,

 gezurra baldin bada

 engañatu naute;

 ezurrak txit torpe,

 zañak dauzka fuerte,

 aragiza aparte,

 zeñek naidu merke

 zikiro baten truka

 emango nuke.

 

 4

 

 Orren arboletikan

 datorren loria,

 frutua konserbatzen

 pare gabia,

 alabatu nai diyo

 bere onoria

 umatzen baldin bada

 ¡ai zer poderia!

 orren koloria

 beltza ta moria,

 luan zayo floria;

 lenago obia

 nere fameliyaren

 ondadoria.

 

 5

 

 Notizi txarrak dira

 orrentzat auzotik,

 besua ateria

 urgun besotik,

 eztula ta antsiya,

 ukullo zulotik

 desterratuko nuke

 nik nere bototik,

 amarra lepotik

 grilluz orpotik,

 makillaz ondotik

 jotzen det gogotik,

 eztiyo ajolarik

 ezerengatik.

 

 6

 

 Buruba jarri zayo

 lurrera begira,

 belarriyak zintzilik,

 ¡ai zer segira!

 albaitero guziyak

 ikaratzen dira,

 ikusi dutenian

 ark daukan erida

 bajatzen arida,

 irutatik bira,

 ¡au nere perdida!

 nork nai du erdira,

 baña ez det emango

 Euskal Errira.

 

 7

 

 Begi bat itxua du

 adar biyak motzak,

 krixilluba diruri

 orren kokotzak,

 ikaratutzen gaitu

 eztularen otzak,

 farra egiten dute

 Elizatik ontzak;

 sano dauzka ortzak,

 agiña zorrotzak,

 tristura biotzak,

 dantzan dabill otzak,

 ez diyo onik egiñ

 leku arrotzak.

 

 8

 

 Borroka dabillela

 juan zaizka adarrak,

 eziñ sujetaturik

 bere indarrak,

 talentu onak dauzka

 gure betroi zarrak,

 lurrera butatzendu

 elbiyaren kargak,

 ganadu elbarrak,

 juntura igarrak,

 jendiaren parrak

 ez dirade txarrak,

 burruntziya diruri

 orren bizkarrak.

 

 9

 

 Nere betroyak eztu

 auko loalia

 egunero naizik

 ogi alia,

 alare ezin jaso

 lepoko joalia,

 burua makurtuta

 zerbaiten galdia,

 Orren zaldalia,

 ez da debaldia,

 gauza on zalia,

 bizkotxo jalia,

 malezi asko duen

 arrantzalia.

 

 10

 

 Kara iguala du

 aurrian da atzian,

 basurdia diruri

 zutik jartzian

 konsuelo bat daukat

 nere biyotzian,

 bizirik aterako

 balitz illbeltzian,

 ori umatzian

 esnia etxian,

 gazta abatsian

 gazura arratzian

 belarrak gizenduko

 du mayatzian.

 

 11

 

 Urtiak juan eta

 ajiak azaldu,

 daukanak obe zuen

 artu ez balu,

 etxetikan kanpora

 ezin det bialdu,

 joka asten naiz baño

 laister urrikaldu,

 aragiya galdu,

 larrua ona du.

 ezurra onradu,

 frantzasak nai badu

 laban kertenetako

 obe det saldu.

 

 12

 

 Orra bertso berriyak

 Xenpelarrek para

 jakin dezala

 nere euskara,

 ustez alabatu det

 betroyaren kara,

 ukulluban eztulka

 pasatzen du gaba,

 sano du ijara,

 guziya tripara,

 au gure ikara,

 orlakua zara

 desterratu nazazu

 gezurra bada.

 


inprimatu