Azken juiziyoko eguna
Xenpelar
1
Komeni diran bertso berriak
esplikatu albanitza,
aditutzia desio duen
ati eman diot itza.
Bailak eta soņu ederrak
engaņaturi gabiltza,
animarentzat kaltean dator
gure munduko bizitza.
2
Abenduaren lendabiziko
goizeko zazpiyetan zen,
tenplo santuban egonduba naiz
sermoi eder bat aditzen
Jesusen llagak preziosoak
astera nua barritzen
Zeruko Aita lagun zaidazu
entendimentua argitzen.
3
Pekatariyak artu dezagun
doloria biotzian,
Jesusen zenbat sufritu zuan
gugatik eroitzian,
firme gabiltzan faltatu gabe
Fede Santuko itzian,
gero anima izan ez dediņ
infernurako iltzián.
4
Nere kristaubak birian dator
azken juiziyoko eguna,
jakiņa dago begien bistan
ikusi bear deguna,
Josafat'eko zelaya santuan
tronpeta soņu illuna
galduak pena eramingo du
justuarentzat fortuna.
5
Munduko gauzen errematia
dakar azken juiziyoak,
autz biurtu ta utziko ditu
orri ta palaziyoak,
mendiak lertu alkarren kontra
erreinu eta nazioak,
sentenzi ori botako digu
Jesusen bendizioak.
6
Itxasoa, su, eguzki, illun.
illargia odolak artu
lurrak ikara eta gaņera
errio danak agortu,
munduko gauzak baliosoak
erre ta ikatz biurtu,
pekatariak umil gaitezen
bada zerekin bildurtu.
7
Eriotzaren larritasuna
suspirioa barrendik
nai eztegula bertan ill bear
anparo gabe iņondik:
Josafateko zelai santura
juango gera emendik,
ez da zeruan sartuko Jesus
desanparatzen duanik.
8
Jesus Zerutik Josafatera
aingeruakin batean,
pekatarien artzai umilla
badator oyen tartean,
zalei santura juango gera
bire guztiak batean,
gure orduko larritasuna
sentenziya eman artean,
9
Alkarren bistan emango digu
sentenziya bat zorrotza,
gure obrak an azaldu bear
gaistoarentzat zer altza,
pekatariak altza dezagun
Jesusengana biotza;
konsideratu gu gaitik nola
pasa zuan eriotza.
10
Josafateko zelai santuan
asko degu ikusiko,
Jesus nola dan sentenzia bat
guri ematen asiko,
gaixtuak danak infernurako
onak ez du mereziko,
fustuarentzat Zeruan silla
eternidade guztiko.
11
Aita Santu ta errege oyek
obispo ta apaiz guztiak,
pobre ta aberatz dianak berdiņ
maisu orren justiziak;
diruak ez du an balioko
ori gaude ikasiak,
zeli. berea emango dio
Jaungoikoaren graziak.
12
Anima galdu batan tormenta
eta nai gabe aundia,
zer dirau eziņ konsideratu
gizonaren memoriak;
eternidade guztiko penak
ez ayen mende jarriak,
orra munduko gustoak eta
egun engaņagarriak.
13
Guziok gera pekatariak
deseos edo orretan
tentazioak guretzat dira
ezta dudarik orretan;
gorputz argala erorten bada
bero guziyo txarretan,
gero anima entregatzendu
etzayen atzaparretan.
14
Bi bire daude ezker ta eskubi
komeni da ikastia,
aukera daude bata Zerura
infernurako bestia;
gure anima Jaungoikuari
ainbesteraņo kostia,
ta Ązer pena artuko duen
Luziferrentzat ustia!
15
Infernuan da kalabozo bat
mortal ikaragarria,
an sartzen danak ikasiko du
tormentu oyen berriya;
Luzifer dago ango errege
ezpatarekin jarriya,
arren mendean egon bearra
animak dauka larriya.
16
Zeruak ditu amabi ate
aingeru bana guardian,
urrez murallak egiņak eta
alaja fiņak erdian;
gloriak daukan edertasuna
musikaren alegrian,
premiyori alkantzatzera
gabiltzan fede garbian.
17
Aita Santua Erroman dago
izena Pio deritza,
aren kontrako enemiguak
inguraturik gabiltza,
Jaungoikuaren birtutea da
beti errenditzen gaitza,
kristau fielak kunpli dezagun
Ebanjeliyoko itza.
18
Bertso berrien errematian
zer datorkigun jakiņa,
orra nik esan nola beardan
egin justu esamiņa;
premio ori alkantzatzera
enpeņatu alegiņa,
Zu bitarteko eskatzen zaitut
Aingeruen Erregiņa.