Ageda'ren bentajak
Xenpelar
1
Bertso berri batzuek
albanitza para,
motiboaz konforme
konbeni dana da,
enpleua orrekin
aberastua da,
arrua bada ere
asentatuko da
Aizateko billeran
probestu Ageda.
2
Dama batek jartzia
orrenbeste lege
nonbait egin nai luke
guziyen jabe:
Gorputz arratzaldi an
orrenbeste jende
ixilik egoteko
soņurik jo gabe
Aizateko billera
Ageda'ren mende.
3
Ageda juntetako
prebenitzian,
baten itxuri emaindu,
plazan agertzian
meriņekia arro
para gorputzian,
illiak de rodete
biarko du atzian,
gerriya alegiņa
eztutu korsian.
4
Ageda, zertarako
zabiltza orrela
justiziya egiten
jueza bezelar
disimulatu ziteken
nola edo ala,
ezta denbora asko
esan diratela
Amaren konbentuan
monja sartzen dala.
5
Dudarik gabetanik
gogoratu zayo
beti funziyorako
ez giņala jayo,
beste afiziyorik
eztu oraindaņo,
mutillak kortejatu
biziya du aņo,
obe dezu ezkondu
monja sartu baņo.
6
Deklaratzera nua
Agedaren kausa
nundik naiz aginaldo
eldu zayo gauza,
zapata txarolatubak,
zillarrezko bretxa,
mantelin sedazkua,
enkajia beltxa,
dam'orren gradubari
tokatutzen zaizka.
7
Oņak eta astalak
ez ditu itxusiyak,
tripa ere sanua
Jaunari graziyak,
gerri kuriyosua,
bular edokiya,
mingaņa lasaitxua,
begiyak zuriyak,
oyek dira Ageda'ren
bentaja guziyak.
|