inprimatu
Chalbadorren ondotik Mattini galde
Izenburua:
Chalbadorren ondotik Mattini galde
Sinadura:
Pertsulari gazte bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pertsulari gazte bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
292 [295].zk.
Orrialdea:
3

Chalbadorren ondotik Mattini galde

 

Pertsulari gazte bat

 

 1

 

 Gazten herrunkan eta oraino aprendiz,

 Pertsuen emaiten doy mat hasten niz.

 Chalbadorrek emanez gustatu niz hainitz,

 Orai hemen nago Mattinenak nahiz;

 Pena izanen nuke, harenik ez balitz!

 

 2

 

 Mattinek izan du Herria-n galde,

 Othoi ez gitzan utzi ordainikan gabe

 Bertze zonbait bezala ez baita herabe,

 Pertsuak eman ditu harek lehen ere,

 Dohainik ederrenen baitago jabe

 

 3

 

 Ahetzeko Mattini hau diot galdetzen,

 Ez dadien hasi gazten mendratzen!

 Zaharrek ez badituzte gaztiak laguntzen,

 Ez dute ikhasiko pertsuen emaiten,

 Zaharrekin baitugu lanian ikasten.

 

 4

 

 Etchahun Chuberoan, Oxalde Lapurdin,

 Bettiri chantre zena nagusi Baigorrin!

 Bettirik bazakian kantuak nola egin,

 Hastean bezain eder akabantzan berdin,

 Etsenplu har dezagun haren pertsuekin!

 

 5

 

 Oxaldek eman zuen pertsu batian,

 Ez dela behar nehor sartu urgulian,

 Erbia lo dagola uste ez den lekhian!

 Landareak badira Eskual-Herrian

 Agertuko baitira loretzen direnian

 

 6

 

 Mattinek behar du berak ikusi,

 Pertsuen emaiten nahi duen hasi;

 Chalbadorrek ez luke hola merechi!

 Baigorritik diotet bieri goraintzi

 Pertsulari gaztetan ez dezaten etsi!


inprimatu