inprimatu
Neska politek asktan jarri ohi gaituzte bero bero
Izenburua:
Neska politek asktan jarri ohi gaituzte bero bero
Sinadura:
Perez Eguskitza, Xabier (Euzkitze)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Perez, Xabier

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4b

Neska politek askotan jarri ohi gaituzte bero bero

 

Perez Eguskitza, Xabier (Euzkitze)

 

 1

 

 Neska politek askotan jarri ohi gaituzte bero bero

 Barteko hontan ere izan naiz haut txiki bat bezain ero

 Pentsatzen nuen bale nintzela kotxean sartu ezkero

 Baina ez dakit zer demonio egin ote zidan gero

 Maltzur itxura bazuen baina ez nuen hauxe espero.

 

 2

 

 Neska-zaleok izaten dugu makinatxo bat kastigu

 Oraintxe ere izan berri naiz sorginen baten katibu

 Bi iztar polit ikusi ezkero zentzuak galtzen zaizkigu

 Kartera falta eta kolpeak baditut bi edo hiru

 Oraintxe nago guztiz primeran ez neska eta ez diru.

 

 3

 

 Dirudienez, nesken artean sorginkeridun asko da

 Esaten nion neska bain azkar ezaitezela aztora

 Oraintxe kolpe gerri aldera oraintxe musu lepora

 Ondoren berriz zirri gaiztoa azpikaldeko lehiora

 Potroak behintzat neurekin ditut horrenbestean gustora.


inprimatu