inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
Peio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peio

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1603.zk.
Orrialdea:
5

Ama

 

Peio

 

 1

 

 Urtats egunarekin ainitz doloretan

 Ortzaizeko ezkilak jo hil zeinuetan

 Girixtinoen kantu hunkigarri hetan

 Kartsuki bildu ginen zur ehortzketan.

 

 2

 

 Ama uros zinen zu gure aitarekin,

 Herioak joan zuen goizegi berekin.

 Kuraia ukan duzu fede haundirekin

 Alargunts gelditurik zu hamar haurrekin.

 

 3

 

 Aita lo zuelarik herio orenak

 Hamalau urte doi-doi zure zaharrenak.

 Nonbrearen artean parezka zirenak,

 Bi urte etzituen oraino gaztenak.

 

 4

 

 Zure pausa guk, Ama, jakin dugularik,

 Bi haurride jin ziren Ameriketarik.

 Zure nahia zela ez baita dudarik,

 Hor ezarri gaitutzu hamarrak bildurik.

 

 5

 

 Etsenplu aman duzu beti Auxtina,

 Ongia erakatsiz bizi zinen, Ama.

 Nehorek mundu huntan ez dezake asma.

 Kolpez zure galtzean ukan dugun pena.

 

 6

 

 Berrogoi bat urtetan senarra galdurik,

 Segur ez duzu izan lanaren beldurrik.

 Lur huntako bizian zerbait ikusirik,

 Zerurat igan zira gu hemen utzirik.

 

 7

 

 Aspaldi du espos bat hartua nuela,

 Izenaren segida bermerik dagola.

 Amodioak hiru haur egin tu hola,

 Heien menbroek dute zu ganik odola.

 

 8

 

 Beldurtzen zinen, Ama, haurra nintzelarik

 Betbetan ene hatsa gelditzen zelarik

 Minagre xorta batez, ez baitzen hoberik

 Zuk ezartzen ninduzun laster sendaturik.

 

 9

 

 Ama, azken adio baten egiterat

 Hurrandu nintzelarik ni zure ondorat

 Latz bat sartu zitzaitan kolpez bihotzerat

 Eta nigarra jauzi bi begietarat.

 

 10

 

 Urte berrikari zen gure zorigaitza

 Idoki behar ukan zur'azken egoitza

 Hobian utzirikan Amaren gorputza

 Etxerat bildu ginen trixterik bihotza.

 

 11

 

 Noizbait gu zutaraino etorri artean

 Otoitz eginen dugu bildutasunean

 Andre dena Mariak har zaitzan aldean

 Zoriona gozatuz eternitatean.

 

 12

 

 Bozkarioz kantu heu daukuzu onesten

 Minaberry haurridek zaitugu goresten

 Baiguran oihartzunak baitu ihardesten

 Gure sendimenduak zuri hel-arazten.


inprimatu