inprimatu
Agur jauna
Izenburua:
Agur jauna
Sinadura:
Peio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peio

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
789.zk.
Orrialdea:
3

Agur jauna

 

Peio

 

 1

 

 Hemen niz Jauna.

 Erran daukute egun mezarat jiteko

 Eta etorri naiz...

 Xilintxak lotarik atzarraztean

 Ez nitzan ez hain alegera...

 Beso eta zangoak malin, gogoa pizu,

 goiz guziz kasik hola naiz...

 Bainan etorri naiz,

 belauniko ene lagunen ondoan.

 Hemen ikusten nuzu.

 

 2

 

 Badakit zu ere hor zirela Jauna.

 Bainan nor zira zu?

 Haundia zirea? Ederra eta azkarra?

 Ez dakit oino nolakoa ziren xuxen.

 

 3

 

 Gure kaperako bankak xahartzen hasiak dire,

 iduri usain bitxi bat dariotela;

 aldareko ezko eta isentsu hautsarena

 dudarik gabe.

 Hemen kaperan sartzen den argia ere

 ez da arras kanpoan bezalakoa,

 iduri luke ez girela lurrean

 bainan bertze nunbeit.

 Kanpoan dena punpe, kalapita

 eta irri karkaila gira.

 Barne huntan aldiz,

 Geldik eta ixilik.

 Bainan nun gira?

 

 4

 

 Eta etxen zer ari dira orai?

 Maritxu eskolarat joaiteko askaiten...

 Aita bildotxekin Hazparnerat joana,

 egun hango merkatua baita...

 Ama jo harat, jo hunat sukaldean

 furnegoko suan ottok pikatu eskaila bat

 brixtez sartuz artetan...

 

 5

 

 To! meza hasten zauku orai kaperan.

 Gure herriko jaun erretorak aldiz errana duke.

 Eta nik, Jauna, noiz erranen dut

 meza hak bezala?


inprimatu