inprimatu
Zer bihaka zintazke munduan ni gabe
Izenburua:
Zer bihaka zintazke munduan ni gabe
Sinadura:
Pattin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
597.zk.
Orrialdea:
4

Zer bihaka zintazke munduan ni gabe

 

Pattin

 

 1

 

 Lunetak nun utzirik bazabiltzanean,

 Edo zer egun daiten ezin jakinean,

 Jiten zazkitalarik pena bihotzean,

 Erraten ohi dautzut: «Hor naiz behar ere

 Zer bilaka zintazke munduan ni gabe?

 

 2

 

 Ni aldiz zure ganat heldu naizelarik,

 Botoin bat jos dezazun, paltoan jauzirik,

 Edo tapa zilo bat orratza harturik,

 Zuk ere derautazu: «Hor naiz behar ere!

 Zer bilaka zintazke munduan ni gabe?»

 

 Beharrik hor zaitut,

 

 Beharrik hor nauzu:

 

 Beharrik elgar badugu...

 

 2

 

 Nik baino gehiago baduzu beharri,

 Goiz danik badakizu denetako berri,

 Zure solas polliter egiten dut irri...

 Erran dezakedazu: «Hor naiz behar cre

 Zer bilaka zintazke munduan ni gabe!»

 

 3

 

 Bainan zu baino nuzu kalipu-indarrez:

 Lapin bat hiltzen dautzu ukaldi choil batez;

 Konduetan badakit, zuk aldiz baterez...

 Erraiten ahal dautzut: «Hor naiz behar ere!

 Zer bilaka zintazke munduan ni gabe...!»

 

 Beharrik hor zaitut,

 

 Beharrik hor nauzu:

 

 Beharrik elgar badugu...

 

 4

 

 Aitamak zendu zaizkun zoin bere denboran;

 Haurrideak urrundu mundu zabalean;

 Haur guziak ezkondu etchetik kanpoan...

 Elgarri dugun erran: «Hor naiz behar ere!

 Zer bilaka zintazke munduan ni gabe!»

 

 5

 

 Jaungoikoa lekuko, elgarren sustengu,

 Zahartzen ari gira uda eta negu:

 Bainan bihotza gazte atchikitzen dugu,

 Biek errepikatuz: «Hor naiz behar ere!

 Zer bilaka zintazke munduan ni gabe!

 

 Beharrik hor zaitut,

 Beharrik hor nauzu:

 Beharrik elgar badugu...


inprimatu