inprimatu
Soldado bertsulariak
Izenburua:
Soldado bertsulariak
Sinadura:
Panpilli seme
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli seme

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
409.zk.
Orrialdea:
4

Soldado bertsulariak

 

Panpilli seme

 

 1

 

 Neguaren ondotik jiten primadera:

 Aire zahar batean, noa kantatzera,

 Gorputza sano eta gogoz alegera,

 Zerbitzua eginik bainoa etchera!

 

 2

 

 Bertze ainitzen gisa, hoitabat urtetan,

 Soldado jarri nintzen Frantsez armadetan,

 Trakasurik ez baita oinou adin hortan.

 Bazterren ikusteaz nintzen lorietan...

 

 3

 

 Eskolan nintzelarik nuen ikasia.

 Airikan hor bazela numbeit Algeria...

 Omore onez dugu pasatu bidia.

 Treinaz igan ondoan, harturik untzia.

 

 4

 

 Han arribatu eta, ziren bihotz minak!

 Barreatu gintuzten bideko iagunak;

 Ez dira, alegera oi lehen egunak!

 Bihotza iluntzen du etchekoen minak.

 

 5

 

 Ondoko egunetan etzen arras berdin,

 Lagun berri batzuek bai nituen egin:

 Gaztien omorea berritz lester zen jin.

 Zombeit kantu josteta inez elgarrekin!

 

 6

 

 Kazernak eder dire, Jauregien pare;

 Klazak egin gintuen «à la maison Carré»

 Jaun hoiek manatzeko etzirén erabe!

 Zombeit laster in tugu bate behar gabe...

 

 7

 

 Soldadoen bizia da Ainitz plachenta;

 Janari sano eta eder beztimenta;

 Zombeit huts inik ere, ez du deus importa

 Kanparat manatzeko lanjerrik ez baita.

 

 8

 

 Bethi ez egoiteko kazerna barnean,

 Kurri ibiltzen ginen, libro ginenian...

 Ainitz hiri ederrak dire Algerian:

 Etcheak gora eta karrikak luzean...

 

 9

 

 Oinon gazte direner milaka gnraintzi!

 Soldado partitzeko ez izan beldurti.

 Gazte deno, bazterrak nahi tuenak ikusi

 Zerbitzu egiterat hunat etor bedi...

 

 10

 

 Algerian naizela bi urte in ditu:

 Dembora joaki eta, killa arribatu:

 Hemen ukan lanetan ez gira lehertu,

 Osagarria azkar nahiz kontserbatu...

 

 11

 

 Ainitz ikusi eta Frango ikasia.

 Etcherat partitzea zer alearantzia!

 Besarkaturen dugu gure familia.

 Bai eta bihotzeko han utzi maitea!

 

 12

 

 Ikusi ikasiez naiz satifatua:

 Etcherateko mina barna dut sartua:

 Bihotzez othoitzen dut zeruko Jainkoa,

 Huntan geldi dadien ene kurridoa...


inprimatu