inprimatu
"Ikus artio" Jean Etchepare
Izenburua:
"Ikus artio" Jean Etchepare
Sinadura:
Pagola, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pagola, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
595.zk.
Orrialdea:
4

"Ikus artio" Jean Etchepare

 

Pagola, Manex

 

 1

 

 Negu huntako hotzen lehen ausikian

 Sartu hiz sekulakotz Jaunaren Argian!

 Etchea alda ederra egin duk agian!

 Bertze askoren gisa pausatuz Bakian!

 

 2

 

 Gain hortako Argiak ez hu burchoratu,

 Goizdanik hintzelakotz Zeruko prestatu.

 Fz dituka hi baithan goi-hitzak landatu,

 Ekharriko baitzuten segur ainhitz fruitu!

 

 3

 

 Ez nakian, hintzala osagarriz mendre,

 Hain hintzan denendako gocho eta erne!...

 Dera oldar balios... bertze gazten pare...

 Eri bahintzan ere, ontsasko duk gorde!

 

 4

 

 Nola baitu erleak churgatzen lorea,

 Eta gero jastatzen chirripa garbia;

 Hola ereman duk hik lur huntan bizia,

 Beharretan zirener ichuriz grazia.

 

 5

 

 Hire erran guziek salatu ametsa,

 Guretzat izanen duk hire azken hatsa.

 Ikusiz elgarrekin zoin den aberatsa!

 Segituko diaguk hik hasi urrhatsa.

 

 6

 

 Gaicho adichkidea, ez haut urrikari

 Zeren ni baino lehen hizelakotz jarri:

 Behere huntan utziz denak so lurrari,

 Iduri ta ez diren hor izanen sarri!

 

 7

 

 Hitan azkartu chotchek ekarri fruitua

 Eskualdun ororentzat zukan arradua!

 Orai, haizenaz geroz hemendik galdua,

 Nun hatzemanen dugu hik huen gochua?

 

 8

 

 Zeruko gainetarik: behako samurra!

 Soa jausten delarik Euskadin behera!

 Hire othoitz khartsuak gaitzala fagora

 Berriz azkart dadien hik lantu eskuara.


inprimatu