inprimatu
Sos berriaz
Izenburua:
Sos berriaz
Sinadura:
Pachkal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pachkal

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
441.zk.
Orrialdea:
1

Sos berriaz

 

Pachkal

 

 1

 

 Ohore Pinay jaunari

 Chinako hausiari!

 Sosen arintzen badaki,

 Kendu baiteie berriki

 Ehuneko hamazazpi:

 Ausikia ez da ttipi!

 

 2

 

 Zauri horren gordetzeko,

 Zerbait gogoratu zako;

 Izenak tu berrituko:

 Milakoa ehuneko,

 Ehunekoa batteko...

 Guk moltsan bethi kukuso!

 

 3

 

 Diru hori Ğdira pizuğ

 Deitu behar omen duzu...

 Lehenik dela arindu

 Othoi, bechin, ahantz-azu!

 Untziz tronpa kasu-izu:

 Pizu-untzian emazu.

 

 4

 

 Diru berri horri esker

 Frantzia salbu da laster:

 Mementoan eskun ezker

 Eske dabila arrotzer;

 Gero turnatuko dener,

 Eginez karkailaz leher...

 

 5

 

 Milesker eta ohore

 Diruzainari halere:

 Haren ideiak ez dire

 Pizu-gabeak batere:

 Sosak baduen botere

 Laster ohartuko gare.

 

 6

 

 Behazak, begi luzia,

 Merkatuz doan bizia!

 Itsasoko ur gazia

 Kitorik hor duk guzia.

 Dugun bar pazientzia:

 Goiti joanen da Frantzia!


inprimatu