inprimatu
Primaderari
Izenburua:
Primaderari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1251.zk.
Orrialdea:
4

Primaderari

 

 1

 

 Apirilean goiz eder batez goizik bainintzan atzarri,

 eta ohea uzteko nagiz, nindagola pentsalari,

 etx'aintzineko sagar arbolan, xori hat zagon kantari:

 gau hartan zerbait gertatu zela, beha nezon kanpoari,

 negu zitalak lekua utzi, ziola primaderari.

 

 2

 

 Ene barnean senditu nuen gazteko sugar piztura,

 bihotza berriz airatu zauntan, kanpoko xori xixtura

 lur gain guziak galdua zuen, negu beltzeko histura,

 ni ganik ere aldaratu zen zahartzearen tristura,

 etsipena zen leku guzitan argi berri bat piztu da!

 

 3

 

 Sasi-zokotan gordez egonik, neguko hotz gogorretan,

 egun xoriak, kanta ta kanta, ari dira arboletan;

 andere espos hatzu iduri, pentze guziak loretan;

 aitor dezagun, ageri dela, Jainkoa bere obretan,

 horiek oro Harek eginak gizonaren ohoretan.

 

 4

 

 Belar berriak berdatu ditu, zelaiak ta mendi gaina,

 kukuak bere kantu ozenez, atzarrarazi oihana ;

 etxek'andreak lili pollitez, apaindu dauku mahaina,

 bihotzeraino sartzen zaukula, lore berrien usaina;

 fededun batek nola ez mirets hor Jainkoaren dohaina?

 

 5

 

 Xori pareak ikusten ziren bel-izpi bana mokoan,

 erasiaka han zabiltzala, sar ateraka, sasuan,

 Jainkoak berak erakatsi, musika eder gozoan,

 ohantze berri baten egiten, elgarren amodioan,

 maitasun hortan sortu beharrak diren umeak gogoan.

 

 6

 

 Horra xoriek kafi berriak, beren umentzat prestatu,

 eihar zorian zen landarea izerdi berriz freskatu,

 larrazkenean buluzi ziren, zugaitzak berriz hostatu...

 Erradazue aldaketa hau, nori etzaion gustatu,

 ukan duguna baino geiago, zer ginezake eskatu?

 

 7

 

 Zoraturikan kanpoari so, iragan ditut orenak,

 bixtan nituen bizi huntako, dohainikan ederrenak,

 niolarikan: Norentzat, bada, gauze eder hauek denak?

 Nola ahantzi, itsuak eta, presondegian daudenak?

 Primaderaren edertasunik ikusiko ez dutenak!

 

 8

 

 Primaderaren iduria da gizonen gaztetasuna,

 Apirilean entzuten diren xori kanten oihartzuna;

 indar guzia, berekin dauka, gainerat edertasuna

 gazte maitea, estima zazu zutan duzun ontasuna,

 zoin ederra den ikasi gabe iragan behar zaizuna!


inprimatu