inprimatu
Primaderako florian
Izenburua:
Primaderako florian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
655.zk.
Orrialdea:
4

Primaderako florian

 

 1

 

 Primaderaren florian,

 Hoita laugarren urtean,

 Neskatcha gazte iñorant bat naiz

 Pena-changrinen erdian

 Ene bizia galtzera noa

 adinik ederrenian.

 

 2

 

 Badu jadanik lau urte,

 Badudala norbait maite.

 Burrasoeri deklaratua

 Orai duela bi urte

 Hekiek ere achola gabe

 Saldu nahi izan naute.

 

 3

 

 Amak erran zautan niri:

 (Zoin bihotz-erdiragarri!)

 «Hire aberastasunarentzat

 Ez dun aski... maite hori!»

 Espos-arazi nahi ninduzten

 Markis baten semeari!

 

 4

 

 Othoiztu dut aita jauna:

 (Alferretan egin lana!)

 Ene aberastasunarentzat

 Dela ni maite nauena!

 Santa sekulan ez dut hartuko

 maite ez dudan laguna!

 

 5

 

 Geroztik nago penetan,

 Etzana ohe batetan

 Ba medikuak ekartzen dauztet,

 bainan denak debaldetan,

 Ustez ni sendaraziko nauten

 barber gazte horietan...

 

 6

 

 Ni sendatzeko barbera

 Da nere maite bakarra.

 Aita-ameri galde eginik

 Utz nezaten ikustera,

 Atsegin hori ez egin nahiz,

 uzten naute finitzera.


inprimatu