inprimatu
Pozez eta kontentuz
Izenburua:
Pozez eta kontentuz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
749.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pozez eta kontentuz

 

 

 Pozez eta kontentuz

 oso zoraturik

 Arkitutzen zaizkigu

 Biyotzak beterik.

 

 Ezta kristau danean

 Izango aurrarik

 Atsegiņ tentiasuna gaur

 Zenti ezduenik.

 

 Etxola otz batean

 Belengo erdiyan

 Aurtxo polit bat zaigu

 Jayo gau erdiyan,

 Dutenian jakindu

 Artzaiak mendiyan

 Txirol joka etorri

 Dirade gau erdiyan.

 

 Irten zaitezte itxetik

 Atozte kaiera

 Soņo gozoa jo ta

 Gogoz kantatzera,

 Jainkoaren semea

 Zerutik lurrera

 Etorri da Luzbelen

 Kaleak austera.

 

 Aingerutxuak ere

 Dirade-etorri

 Soņu arrigarriya

 Joka ta kantari,

 Etxola otz batean

 Begira Aurrari

 Alabantzak diote

 Jaungoiko Aitari.

 


inprimatu