inprimatu
Pilotazaleak Oztibarren
Izenburua:
Pilotazaleak Oztibarren
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1862.zk.
Orrialdea:
5

Pilotazaleak Oztibarren

 

 1

 

 Zuetarik bat hemen izanki pertu batzu kantatzeko

 Nahiz ez dutan jite haundirik, halere ausartatuko

 Bakotxak poxi bat egin eta besta dugu alaituko

 Denek batean goxotasunez egun hau guk ospatuko

 

 2

 

 Egun xarmanta muntatu dauku bai zinez Kultur Etxeak

 Hor ohoratuz partikulazki pilotazale guziak

 Denak izanki hoien artean, zaharrak eta gaztiak

 Manera hortan hutsik ez dira egonen arrabotiak

 

 3

 

 Oraiko besta hunek baigaitu alaitasunez beteko

 Memento on bat elgarrekilan Izuratar pasatuko

 Gure Kultura Zentroa hor da, dago denen zerbitzuko

 Baliatzea ez baita aski, oral dugu lagunduko

 

 4

 

 Erakusketa eder bat dugu Etxe huntan bai ikusi

 Oztibartar ta pliotari hoik ez baitirade itsusi

 Geroan behar bada izanen dirade ororen nausi

 Ene denboran basteko ez dut hoiek bézenbat ikasi

 

 5

 

 Pilota beti izana baita errege Euskal-Herrian

 Orai azkartzen ari baitzauku Baxenabarre guzian

 Honek deneri emaiten dauku plazer gogo bihotzian

 Dada zenbait urte baiginen dol bat sartu lotserian

 

 6

 

 Pilota baita lehenetarik gure kultur baratzean

 Eta zoin pollit plazan gaztea euskal hitzez mintzatzean

 «Jo», «utzi», «hiri», «eni» erranez ari bada solasean

 So egilentzat kintze bat bezain goxo hori bihotzean.

 

 6

 

 Haur eta gazte, badira orai pilota maite dutenak

 Segur, horier so egin eta, zalu dituzte errainak

 Baitezpadako dituzte berek orai segitzaile onak

 Agur ditzagun eta goratik guhauk hor ari direnak

 

 7

 

 Pilotari on bat balinbada plazan denen sustatzale

 Norbait serins ukan duela, orroit, harek erakusle

 Aratsaldeko partida hori izanen baita seinale

 Ez ditake ez sarri horri so nehor izanen logale

 

 8

 

 Pilota egun bigarren hunek merezi du arrakatoa

 Gare jokoa maite duenik bada hemen gaindi pasta

 Segitzen tuzte zenbaitek plaza, trinketa, ezker pareta

 Hautatzen berdin esku huska ta, xixtera edo paleta

 

 9

 

 Aratsalde on zueri dener, ongi segitu eguna

 Holako egun batek dezala gibelatu gau iluna

 Araberako nahi baitugu ikusi biharamuna

 Jaunaren esku czar dezagun gaur urteko hitzarmena


inprimatu