inprimatu
Pilotarien kantua
Izenburua:
Pilotarien kantua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
375.zk.
Orrialdea:
3

Pilotarien kantua

 

 1

 

 Eskual-herri denetan

 Pilota punpa bedi plazetan!

 Begia bethi argi eta hatsa hazkar

 Eskualdunak oro iratzar!

 Gogoa dena sutan, bainan ez hasarre,

 Gauden plazetako errege!

 

 2

 

 Athor-galtza churitan,

 Zoin polit plekaria orotan!

 Andreak beha daude hartaz ezin asez,

 Hain zaiote laket, ederrez!

 Gizonak haren lana dutela segitzen

 Hartarik baitute laudatzen.

 

 3

 

 Eguerditan Anjelus

 Ezkilak elizatik dangatuz,

 Pilota gelditzen da Ama Birjinari

 Agur bat beharrez ekharri...

 Arbaso hilen boza behar dugu entzun;

 «Pilota atchik othoi eskualdun!»


inprimatu