inprimatu
Pilota partida bat, Irungo herrian
Izenburua:
Pilota partida bat, Irungo herrian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
620.zk.
Orrialdea:
[128]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pilota partida bat, Irungo herrian

 

 

 Pilota partida bat, Irungo herrian,

 Probintziaren eta Frantsesen artian;

 Jaun apez Baztandar bat zen Frantsesekilan,

 Gidari gobernador, kuraiarekilan,

 Etorria urrundik molts-onarekilan

 Bitoriaren bila Gaskoinarekilan.

 

 Probintzian jendia estimagarria

 Gazteria guzia da pilotaria;

 Orai arte bazuten beti bitoria,

 Azpitik zeraukaten eskualdun herria,

 Bainan orai Frantses bat, guti iduria,

 Jaun, Baztandar batekin, dute nagusia.

 

 Apezaz bai Gaskoinaz, girade mintzatu.

 Bertze lagunak ere nahitut aipatu.

 Hazpandarrak derauku ederki botatu

 Eta Uztariztarrak guziak charmatu.

 Baztane-ta Frantzia dire koroatu

 Eta Probintziarrak tristerik gelditu.

 

 Ez da posible, Jaunak, kasik sinestia,

 Konfidantzia nola zuten ezarria;

 Duroz kargaturikan mandoa ekarria,

 Garbitu nahi zuten arraia guzia

 Bainan etcherakoan heien doloria!...

 Mandoak Irunen galdu kargaren erdia.

 

 Irunen in derauku urrezko uria,

 Bainan ez baliatu hainitz Probintzia.

 Frantziako parterat zuen ichuria,

 Aise doratu dugu Pausuko zubia.

 Aintzindik bantatzia ez da zuhurtzia

 Jaungoikoak eman deie punizionia.

 

 Adios, Probintziarrak, orai bagoatzi,

 Despendio sariak digutu irabazi,

 Baldin berriz hartzeko gosturik baduzu,

 Etzaituztegu nahi errenkuran utzi;

 Mando mula eder hori ongi karga zazi,

 Plazer duzuenian gaztiga daukuzi.

 


inprimatu